Arbëreshë

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arbëreshë
Arbëresh emakumeak, Piana degli Albanesi

Arbëresh emakumeak, Piana degli Albanesi
Biztanleak guztira 260.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak ItaliaItalia (Calabria, batez ere)
Hizkuntza albaniera, italiera
Erlijioa Italiar-Albaniar Eliza Katolikoa, Latindar katolizismoa (gutxiengoa)
Zerikusia duten beste giza taldeak arbanitarrak, albaniarrak

Arbëreshë (singularra: arbëresh) Italiako hegoaldean bizi diren eta albanieraz mintzatzen direnen komunitatea da. Arbëreshera da haien albaniera-dialektoaren izena. XV. eta XVI. mendeetan Italiako hegoaldean kokatu ziren albaniarren ondorengoak dira.

Siziliako Piana degli Albanesi udalerrietan (arbëresheraz, Hora e Arbëreshëvet) arbëreshek gehiengoa osatzen dute. Halaber, Calabrian ere badira hainbat arberesh talde.

Erlijioaz den bezainbatean, katolizismoari jarraitzen diote: Italiar-Greziar Eliza Katolikokoak (Erromatar Eliza Katolikoaren barruan autonomia duen eliza bat) dira gehienak, eta Latindar Elizakoak (Erromatar Eliza Katolikoaren barruko eliza autonomorik handiena, Euskal Herrian ere azken mendeotan nagusi dena) gutxiengo bat.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arbëreshera

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arbëreshë Aldatu lotura Wikidatan