Arbil probintzia

Koordenatuak: 36°11′N 44°02′E / 36.18°N 44.03°E / 36.18; 44.03
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbil probintzia
 Irak
Administrazioa
Eskualde geografiko Irakeko Kurdistan
ISO 3166-2IQ-AR
HiriburuaArbil
Geografia
Koordenatuak36°11′N 44°02′E / 36.18°N 44.03°E / 36.18; 44.03
Azalera12.000 km²
MugakideakDohukeko probintzia
Demografia
Biztanleria1.532.081 (2009)
Dentsitatea127,67 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+03:00
hawlergov.org…

Arbil[1] (arabieraz: محافظة أربيل‎ Muḥāfaẓat Arbīl; asirieraz: ܗܘܦܲܪܟܝܵܐ ܕܐܲܪܒܝܠ; Irbil, Erbel edo Arbel ere transkribatua) edo Hewler (kurdueraz: پارێزگای ھەولێر, Parêzgeha Hewlêr) Irakeko Kurdistango probintzietako bat da. Irakeko ipar-ekialdean dago. 15.074 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.532.081 biztanle zituen 2009an.[2] Hiriburua Arbil da.


Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Turkiarekin du muga, ipar-ekialdean Irango Mendebaldeko Azerbaijanekin, hego-ekialdean Sulaimaniya probintziarekin, hegoaldean Kirkuk probintziarekin, hego-mendebaldean Saladin probintziarekin, mendebaldean Ninive probintziarekin, eta ipar-mendebaldean Dahuk probintziarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Asiriaren erdialdean dago. Arbil izan zen Adiabene erresumaren hiriburua (15116). 1974an, Kurdistango Eskualde Autonomoan sartu zuten.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere, kurduak bizi dira bertan; arabiar eta turkomano gutxiengo garrantzitsuak ere dauden.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzia honetako ekonomia nekazaritzan eta, neurri batean, petrolio ekoizpenean oinarritzen da. Oso kaltetua irten zen Saddam Hussein eta irakiar kurduen arteko gatazkatik. Nazio Batuek ezarritako zigorrak ez betetzeko eginiko kontrabandoak, bizirautea eta baita oparotasuna lortzea ere ahalbidetu diete biztanle askori.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]