Arbizu
Arbizu | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Udaletxea. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Sakana | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Arbizu | ||
Alkatea | Miren Mendinueta Lakuntza (Bildu) | ||
Posta kodea | 31839 | ||
INE kodea | 31027 | ||
Herritarra | arbizuar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°54′53″N 2°02′22″W / 42.9147°N 2.0394°W | ||
Azalera | 14 km² | ||
Garaiera | 496 metro | ||
Distantzia | 34 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.126 (2023: 2) | ||
Dentsitatea | 77,44 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18,84 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 56,22 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 80,43 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,61 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 78,40 (2018: %-4,59) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.arbizu.eus |
Arbizu[3] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Sakana eskualdekoa, Iruñeko merindadekoa. Udalerriak 1.078 biztanle zituen
2014. urtean, eta hiriburu Iruñetik 34 kilometro mendebaldera dago.
Geografia
Leziza ibaiaren ertzean dago kokatuta, ibai horrek bere urak Arakil ibaian isuri baino apur bat gorago. Herria zeharkatzen du N-240 errepideak (Iruñea-Gasteiz).
Arbizuk mugakide du Aralarko mendilerroa iparraldean, Lakuntza ekialdean, Etxarri-Aranatz eta Ergoiena mendebaldean, eta Ergoiena hegoaldean.
Demografia
XX. mende osoan 900 biztanleen bueltan egon zen Arbizuko populazioa, baina XXI. mendearen lehen hamarkadan hazkunde esanguratsua gertatu zen eta 1.100 biztanle inguru izatera iritsi zen; alegia, % 15eko hazkundea izan zuen hamar urtean.
Arbizuko biztanleria |
---|
2008ko erroldan, Espainiaz kanpoko 65 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,37 (Nafarroako Foru Erkidegoko batez besteko kopuruaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
2011n bi zerrenda aurkeztu ziren; Bilduk berea erretiratu zuen[4] eta Mendinueta alkatea buru zuen Arbizuarron Hitza espainiar epaitegiek legez kanpo utzi zuten[5]. Hortaz, Mendinuetak jarduneko alkate segitu zuen.
2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk botoen % 75 eta zinegotzi guztiak (bederatzi) eskuratu zituen.
Arbizuko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu* | 9 / 9 |
||||
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean |
Alkateak
1999-2003 | Francisco Javier Razquin Flores | |
2003-2007 | Jesus Mari Mendinueta | |
2007-2011 | Jesús Mari Mendinueta | EAE |
2011-2015 | Jesús Mari Mendinueta | Alderdirik gabea[6] |
2015-2019 | Carmen Marañon Chasco | EH Bildu |
Udaletxea
- HELBIDEA: Kale Nagusia, 7
Azpiegitura eta garraioak
Arbizu "Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Kultura
Euskara
Herriko hizkera nafarreraren aldaera bat da, Sakanako ekialdean dauden beste herrien multzo berekoa. Gaur egun, arbizuarren % 80tik gora dira euskaldunak, eta hori dela eta, udalerria UEMA elkartean sarturik dugu.
Ondasun nabarmenak
Mariaren Natibitatearen parrokia, XVII. mendean eraiki zen Martin Galartzaren bitartez. Eraikinak nabe bakarra dauka eta erdi puntuko leihoak. XVII. mendearen amaierako inbasio frantsesean Pedro Otxoa Arin eta Martin Ataunek eginiko erretaulak birrindu ziren eta gaur egun arrasto batzuk baino ez dira gordetzen.
San Juango baselizan, urtero ekainaren 23an erromeria ospatzen dute arbizuarrek. Iluntzean baselizatik jaitsiera suak saltzen egiten dute herri guztia zeharkatzen dutelarik.
Arbizuar ospetsuak
- Fernando Urkia (1896-1959), apaiza, euskal idazlea, musikagilea.
- Juanjo Olasagarre (1963-), euskal idazlea.
- Mikel Reparaz (1975-), kazetaria.
- Joseba Ezkurdia (1991-), esku huskako pilotaria.
- Pello Reparaz (1990-), Vendetta taldeko musikaria.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Bildu, lehena, Guaixe.
- ↑ Bilduren zerrendez gain, 18 hautesle elkarte inpugnatu ditu Fiskaltzak, Berria.
- ↑ EAE legez kanpo utzi zutenetik.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arbizu |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Arbizuko udalaren webgunea.
- Beriain handiaren zelatapean Argia.com webguneko artikulua.
- (Gaztelaniaz) Arbizuri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Arbizuko Fernando Urkia kalea Google Street View-n.