Archibald Wavell
Wikipedia(e)tik
Archibald Percival Wavell, 1. Wavell kondea (Colchester, Essex, Ingalaterra, 1883 - Londres, Ingalaterra, 1950) ingeles mariskala izan zen.
Biografia[aldatu]
Boerren gerran eta Lehen Mundu Gerran borrokatu ondoren, Palestinako Kanpainan egin zen ezagun (1918). 1939. urtean Ekialde Hurbileko armadetako jeneral nagusia zen, eta Libian eta Etiopian italiar armaden aurka borrokatu zen. 1941. urtean Egiptoko mugetatik egotzi zituen italiarrak eta, ondoren, Tubruk, Bardia eta Bengazi konkistatu zituen.
Japoniarrek Pearl Harbor eraso ondoren Asiako hego-ekialdeko aliatuen armadetako buruzagi izendatu zuten, eta japoniarrei aurre egin zien Malaysian eta Birmanian. 1943. urtean mariskal egin zuten, eta 1943-1947. urteetan Indiako erregeorde izan zen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.