Archie Hahn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Archie 1904an

Charles Archibald Charlie edo Archie Hahn (Dogdeville Wisconsin 1880ko irailak 14-Charlottesville Virginia 1955eko urtarrilak 21), atleta estatubatuar bat izan zen, XX. mendeko lehen hogei urteetako abiadura korrikalari hoberenetakotzat hartua. Milwaukeeko meteoritoa bezala ezaguna zen.

Michigango Unibertsitearentzat korrika eginez, 1903an estatubatuar eta kanadar txapelketak irabazi zituen, eta, beraz, hurrengo urtean San Luisen ospatuko ziren Olinpiar Jokoetan irabazteko faboritoetakotzat hartua izan zen.

Lehen postuan korritu zuen 60 metrotako froga, froga hau irabaziz. Arrakasta honen ondorioz, 100 eta 200 metroko probetan ere izena eman zuen, urrea lortuz bi probetan.

Handik bi urtera, 1906ko tartekatutako Olinpiar Jokoetan, Atenasen ospatuak, beste garaipen bat lortu zuen 100 metroko proban, bakarrik Carl Lewisek errepikatu zuen balentria, 1988an, Ben Johnson, antidopin kontrol batean positiboa emanda, kanporatua izan ondoren.

Bere kirol karreraren ondoren, Archie Hahn entrenatzailea izan zen eta How to sprint izeneko liburua ere idatzi zuen.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak