Ard na Caithne

Koordenatuak: 52°11′17″N 10°25′14″W / 52.1881°N 10.4205°W / 52.1881; -10.4205
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ard na Caithne
Smerwick
badia
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlanda
Munster
Kerryko konderria
Izen ofizialaArd na Caithne
Posta kodeaK
Geografia
Koordenatuak52°11′17″N 10°25′14″W / 52.1881°N 10.4205°W / 52.1881; -10.4205
Map
Demografia

Ard na Caithne (ingelesez Smerwick) Irlandako hego-mendebaldeko Kerryko konderrian dagoen udalerri bat da, Dingle penintsularen mendebaldeko muturrean. Izen bereko Ard na Caithne badian kokatua dago.

Gaeltacht eremuaren bihotz-bihotzean dago, hots, irlandera hiztunen eremuan. Alboan Baile an Fheirtéaraigh eta Baile na nGall udalerriak ditu, hiru udalerriek Fíor-Ghaeltacht ("Benetazko Gaeltacht") eremua osatzen dute, Dingle penintsulako mendebaldeko muturreko iparraldea, Kerry konderrian irlandera gehien mintzatzen den eremua.

Ard na Caithne (antzina ingelesez Ardnaconnia gisa itzulia) udalerria aintzina irlanderaz Iorras Tuaiscirt ("Penintsularen Iparraldea") edota Gall-Iorras ("Atzerritarren Penintsula") izenez ere ezagutzen zen.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetako lursailetan Gallarus Oratory harrizko eraikina dago. Bestalde, udalerri hau An Triúr Deirfiúr izeneko hiru gailurretara eta Brandon mendira (952 metro) igotzeko ohiko abiapuntua da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]