Asdaxir I.a

Wikipedia(e)tik
Ardashir I.a» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ardashir I.aren eskultura Naqsh-e Rostamen, Persepolisetik gertu (Iran)
Ardashir I.aren zilarrezko txanpona atzealdeko zatian suzko aldare bat duena, Londresko British Museuma

Ardashir I.a (?-240) Sasaniar Inperioaren sortzailea eta Pertsiako erregea 226tik hil zen arte izan zen.

Papagen semea eta Sasanen biloba, hauengandik Parsa erresuma (gaur egun Fars) heredatu zuen 208an. Partiar erregea zen Artaban IV.ak erasoa, honen aurka garaipena lortu zuen, honen ondoren bere burua erregeen errege izendatuarazi zuelarik 226an. Denbora gutxian hedatu zuen bere inperioa, partiarrak Hormizdaganeko guduan garaituz 224an eta hiriburua zen Ktesifonte hartuz. 228an Partiar Inperioa suntsitzea lortu zuen, eskualde hura azken larehun urteetan okupatu zuena. Zoroastrismoa estatuko erlijio ofizial izendatu zuen.

Tradizioaren arabera Ziro eta Dario I.a pertsiar enperadoreen ondorengoa zen Ardashir I.arekin Pertsian sasaniarren erregealdia hasten da. Akemenidarren antzinako Pertsiarenak izan ziren lurraldeak okupatu zituen inperio bat sortzen hasi zen Eufrates ibaitik ekialdera, garai hartako Pertsiaren loria berreskuratzeko asmoz. Bere erregealdiaren amaieran Erromaren aurkako gerra berrabiatu zuen, bere seme eta oinordeko izan zen Sapor I.ari oso ondorio kaltegarriak ekarri zizkiona.

Istakhreko erregea (206-241)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardashir II. mendeaaren amaieran jaio zen Farsen (egungo Iran), garai hartan partiarren mendeko erresuma bat zena. Tradizioak Istakhreko tronua bere aita Papag edo Babaken aldetik jaso zuen, nork Gochihr tronutik kendu zuen. Ez da ezagutzen zehatz bere amaren izena, zenbait iturrik Rodhagh izena aipatzen duten arren. Bere aitaren oinordeko bihurtu aurretik Ardashirrek Darabgerd (gaur egun Darab, Iran) hiria gobernatu zuen eta Argbahd titulua jaso zuen. Bere aita hil ondoren Sapur tronuratu zen, Ardashirren anaia nagusia, baina hau haren aurka matxinatu zen eta garaipena lortu zuen 208an.

Pertsiako erregea (208-241)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardashirrek bere lurraldea azkar hedatu zuen, Farseko tokiko printzeen basailutza aldarrikatuz eta ondoko Kerman, Isfahan, Susiana eta Mesene probintzien kontrola lortuz. Balentria hauek Artaban IV.a arsazidar erregearen arreta erakarri zuten. Ardashir Partiar Inperioko lurjabe eta gobernari handi bat zen, eta 224an eraso zion. Armadek Hormizdaganeko guduan borrokatu zuten, Artaban guduan hil zelarik. Karnamag-i Artaxshir-i Papakan pertsiar ipuin mitikoaren arabera, Ardashir desagertutako arsazidarren mendeko estatuak konkistatzera joan zen.

Sasaniar enperadorea (226-241)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

226an Šāhān šāh Ērān (Irango Erregeen Errege) bezala koroatua izan zen, eta bere emazte Adhur-Anahid "Irango Erreginen Erregina" bezala. Honekin, Partiar Inperioa desagertu zen, 480 urtez existitu zena, eta Sasaniar Inperioaren lau mendeak hasi ziren.

Ondorengo urteetan Ardashirrek bere inperioa ekialderantz eta iparrekialderantz hedatu zuen, Sistan, Gorgan, Khorasan, Merv, Balh eta Korasmia probintziak konkistatuz. Bahrein eta Mosul ere gehitu ziren sasaniar lurraldeetara. Beranduago, gaur egun India eta Pakistanen artean banatuta dagoen Kusan Inperioko erregeak izan ziren Turan eta Makran Ardashir I.aren mendeko bihurtu ziren. Mendebaldean, Armenia, Hatra eta Adiabenaren aurkako gerrek ez zuten arrakastarik izan.

Erromaren Aurkako Gerrak (230-233 eta 237-241)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erregealdiaren azken urteetan Ardashir Errommatar Inperioaren aurkako gatazka armatu batzuetan murgildu zen.

Sasaniarren konkista gosea Armenian zapuztua geratu zen, non arsazidar dinastiaren aldekoek gobernatzen zuten. Armenia Erromaren aliatu tradizional bat zenez, Ardashirrek erromatarren eta hauen legio boteretsuen artean jasoko zuen etsaitasunean pentsatu behar izan zuen.

230ean Ardashirrek bere armada Mesopotamia erromatar probintziarantz bidali zuen, Nisibis (gaur egun Nisbis edo Nusaybin, Irak, Turkiako mugatik gertu) hiri gotortua arrakastarik gabe setiatuz. Aldi berean, Siria eta Kapadoziaranzko mugak zeharkatzen saiatu zen. Bazirudien erromatarrek gatazka modu diplomatikoan konpondo nahi zutela, baina ez zen hala izan. Ardashirrek arrakastarik gabe borrokatu zuen erromatar mugetan 230 eta 231n; emaitza bezala, Alejandro Severo erromatar enperadoreak bere tropak ekialderantz mugitu zituen, bere basea Antiokian ezarriz, eta, nahi ez bazuen ere, bere armada elkartua mantentzen zailtasun handiak izanez. Berriz, adostasun bat lortzen saiatu zen, baina Ardashirrek berriz ere uko egin zion adostasunari.

Azkenik, 232an, Alejandro Severo pertsiarren aurkako eraso handi bat egiten saiatu zen. Alabaina, bere armadak ez zuen modu antolatuan aurrera egin, eta Ardashirrek desordena probestu zuen eta bere indarrak kontzentratu zituen Armenian zehar aurrera eginez, non erromatarren aurrerakada geratzea posible zen. Ardashirrek soilik erreserbako tropa bat utzi zuen iparraldean eta erromatarrekin topo egitera joan zen, hiriburua zen Ktesifontera joanez. Dena dela, ordurako, pertsiarrek hildako ugari jasan zituzten, eta bi enperadoreek gerra amaitutzat jo zuten. Alejandro Severo Europara hurrengo urtean, 233an itzuli zen, eta Ardashirrek ez zuen eraso gehiagorik egin Erromatar Inperioaren aurka zenbait urtetan, bere indarrak ekialdean kontzentratuz.

237an, Ardashirrek, bere seme eta oinordeko zen Sapor I.arekin batera berriz inbaditu zuen Mesopotamia. Nisibis eta Haranen aurkako eraso berriek arrakasta izan zuten, eta honek erromatarrei eragin zien harridurak enperadoreari Edesako probintzian zuhurra izatea eragin zioten. 241ean Ardashir I.ak eta Saporrek Hatra konkistatu zuten. Urte horretan bertan Ardashir hil egin zen.

Ardashir I.a greziar iturrietan errege indartsu bat bezala agertzen da, ez jada Pertsiaren baizik eta Iranen birsorrerare arduraduna bezala herrialde elkartu bat bezala, bere indar eta dinastiak lau mende iraungo zituelarik. Erromaren aurkako bere kanpainek arrakasta erlatibo bat izan zuten arren, partiarrek hamarkada askoan zehar lortu zutena baino gehiago lortu zuen, eta bere seme eta oinordeko zen Sapor I.aren arrakastarako bidea prestatu zuen, etsai beraren aurka borrokatu zuena.


Aurrekoa
Artaban IV.a (arsazidar dinastia)
Pertsiako erregeen erregea
226-241
Ondorengoa
Sapor I.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asdaxir I.a Aldatu lotura Wikidatan