Ardenak (lurraldea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ardenen kokapena.
Ardenen ikuspegia.

Ardenak[1] (valonieraz: Årdene; nederlanderaz: Ardennen; zeltaz Ar-Tann, «haritzak») Belgika, Frantzia eta Luxenburgoko oihan-lurraldea da. Ardenetako ordokiak 10.000 km2-tan hedatzen dira. Gailur gorena, Botrange da (692 m). Meuse ibaiak eta Mosela ibaiaren adarrek ureztaturik dago. Hiri nagusiak Bastogne, Bovigny, Bullange, Butgenbach, Libramont eta Saint-Vith (Belgika), Charleville-Mézières (Frantzia) eta Wiltz (Luxenburgo) dira. Baso-ustiapenak garrantzi handia du..

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardenne oihan-eskualde zaharra erromatarren garaiko lurraldea da. Karlomagnoren inperioa banatu ondoren (Verdungo Hitzarmena, 843), ospe handiko abadiak fundatu ziren bertan. Lehen eta Bigarren Mundu gerretan, Alemaniako eta Frantziako armaden arteko borroka handiak izan ziren Ardenetako lurretan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ardenak (lurraldea) Aldatu lotura Wikidatan
  • Ardenak Frantziako departamendua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]