Ardmore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ardmore
Aird Mhór

Ardmore
Ardmoreko San Declan katedrala
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Munster.svg Munster
Flag of the counties of Cavan and Laois.svg Waterfordeko konderria
Koordenatuak

52°57′04″N 7°43′23″W / 52.95111°N 7.72306°W / 52.95111; -7.72306Koordenatuak: 52°57′04″N 7°43′23″W / 52.95111°N 7.72306°W / 52.95111; -7.72306

Ardmore non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Ardmore
Garaiera 1 m
Biztanleria 412 bizt. (2006)
www.tramore.ie http://www.tramore.ie/ www.tramore.ie

Ardmore (irlanderaz Aird Mhór) Irlandako hegoaldeko Munster probintziako Waterford konderriko herrixka da, San Declan katedralaren aztarnengatik ezaguna. 412 biztanle ditu (2006).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Aird Mhór izenak "altuera handia" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako kristau asentamendu zaharrena dela uste da. IV mendean San Declan bertan bizi izan zen San Patrizio iritsi aurretik. Gaur egun dauden katedralaren aztarna gehienak XII mendekoak dira baina horma batean IX mendeko eskulturak ere ikus daitezke. Dorre zirkularra ere XII mendekoa da eta oso ongi kontserbaturik dago.

Ardmore herria bera arrantzale herria izan zen baina jarduera alde batera utzi zen alde batetik Europar batasunaren legeek ezarritako baldintzengatik eta bestetik turismoa nabarmen handitzen hasi zelako. Orain bi hotel eta hainbat pub eta jatetxe daude Ardmoren.

1992an Irlandako herri garbienaren saria irabazi zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ardmore Aldatu lotura Wikidatan