Areatzako zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Areatzako zubia
Areatzako zubia
Zubia eta Arriaga Antzokia elurtuak
Lerroak 3 (tranbia barne)
Zeharkatzen du Bilboko itsasadarra
Non Bilbo, Bizkaia
Diseinatzailea Antonio Goikoetxea
Diseinua 1844
Materiala hormigoia
Zubibegi-kopurua 3
Pilare-kopurua 2
Luzera osoa 62,30
Zabalera 19,70
Altuera 4,70
Eraikitzen hasi zen urtea 1845
Eraikitzen amaitu zen urtea 1847
Irekitze-data 1847
Bidesaria Ez

Areatzako zubia[1] Bilboko itsasadarreko zubia da, eskumaldedik Zazpikaleak eta ezkerraldetik Abando lotzen dituena.

[aldatu] Historia

XIX. mendeko hasieran, Zazpikaleak txiki geratu eta Bilbo hedatzeko Abando behar beharrezkoa. Orduan Bilboko itsasadarraren alde biak lotzeko San Antongo zubia eta San Frantziskoko zubi esekia besterik ez zeuden.

Lanak 1844an proiektatu, 1845ean eraikitzen hasi eta 1847an bukatu zituzten. Itsasadarraren gainean zegoen hirugarren zubiak Areatza pasealekua eta Erripa lotu zituen[2]. Egitura metalikozko zubiak erdigunean altxagarria izan zen eta Isabel II.a jarri zioten izena. Zati metalikoak Bilboko Fundiciones Santa Ana de Bolueta lantegi sorberriak egin zituen. Erregina berak 1865eko bere bisitan Alfontso semearekin batera ikusi zuen. 1866an altxagarria izateari utzi zion eta 1870 arte bidesaria ordaindu behar zen. Horrexegatik Abandoko errepublikaren biztanleek 1867an Foruen zubia eraiki zuten.

Pixkanaka-pixkanaka okerrera egin eta zurezko hiru arku egin behar zituzten. 1878an, Hirugarren Gerra Karlista eta uholdeak eta gero, hiru harrizko arku eraiki eta behekaldetik gabarra eta itsasontzi txikiek baino ezin zuten pasatu[2]. Zubitik, berriz, tranbia eta oinezkoak pasa ziren.

1937ko ekainean Bilbo galdu zenean zubia dinamitaz lehertu eta gabarrak erabiliz behin behineko zubia eraiki behar zuten altxatuek. Frankistek laster hasi zituzten zubia berreraikitzeko lanak eta 1940an egungo hormigoizko zubia zabaldu eta Garaipenaren zubia jarri zioten izena[2].

1980an jatorrizko Areatzako zubia izena berreskuratu zuen, tartean jatorrizko baranda eta beste osagaiak kenduz.

2006an, 1847ko jatorrizko metalezko arkuen bat aurkitu dute, 1876an Leioako Udondo errekan kokatuta[3].

[aldatu] Erreferentziak

Koordenatuak: 43°15′36,73″N 2°55′30,21″W / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","; Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak