Arellano
|
Arellano |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Arellano | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea |
|
| Alkatea | Pedro Luis González Castillo (Untzizu[1], indep.) |
|
| Herritarra | arellanoar | |
| Koordenatuak | 42°36′21″N 2°2′48″W / 42.60583°N 2.04667°WKoordenatuak: 42°36′21″N 2°2′48″W / 42.60583°N 2.04667°W | |
| Eremua | 16,80 km2 | |
| Garaiera | 642 m | |
| Distantzia | 58 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31263 |
|
| Biztanleria | 194 bizt (2009) | |
| Dentsitatea | 11,55 bizt/km² | |
| http://www.villadearellano.org | ||
Arellano Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 194 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 58 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-122 errepidea Lizarra-Andosilla norabidean hartu eta gero.
Arellanok Deikaztelurekin egiten du muga iparralde, ekialde eta hegoaldean, eta Arroitzekin mendebaldean. Herria bi zatitan banatzen da, goiko eta beheko auzoak. Goiko auzoa Erdi Aroko antzinako herriaren gunea da, elizaren inguruan antolaturiko kale estu eta aldapatsuekin. Beheko auzoa ondorengo mendeetan eraiki zen eta kaleak, oro har, zabalagoak dira.
[aldatu] Klima eta landaredia
Arellanoko klima mediterraneoa da, dena den, zenbat eta iparralderago egin, tenperatura gutxitu eta prezipitazioak handitu egiten dira. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 60-80 dira herrigunean, eta 100 udalerriaren iparraldeko gune menditsuagoan.
Landaredia mediterraneoa da oro har, eta azpimeditarraneoa iparraldean. Ametzak eta arteak dira zuhaitzik ugarienak, eta gizakiaren eragina izan baino lehen, udalerriaren gehiena estaltzen zuen, ustez.
[aldatu] Ondarea
- San Roman parrokia, 1200. urtean eraikitzen hasi eta XIV. mende inguruan amaitua.
- Untzizuko ama birjina, XVI. mendean eraikia.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 570 | 610 | 565 | 510 | 516 | 527 | 481 | 427 | 307 | 245 | 220 | 190 | 188 |
2008ko erroldaren arabera, 22 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %14,80 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Pedro Luis González Castillo | Untzizu |
| 2007-2011 | Pedro Luis González Castillo | Untzizu |
| 2011-2015 | Pedro Luis González Castillo | Untzizu |
[aldatu] Udal hauteskundeak
Azken urteetan Arellanoko alkatea Untzizu elkarte independenteko (AIU, Agrupación Independiente Untzizu) Pedro Luis González Castillo da. 2007an AIUk aukeratu ziren bost zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Bi boto zuri izan ziren (%1,47), eta baliogabeko botoak bost (%3,55). Abstentzioa %16,57koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Santiago Garro Bengoetxea (AIU) | 80 | Bai |
| Santiago de Goñi Busto (AIU) | 78 | Bai |
| Pedro Luis González Castillo (AIU) | 78 | Bai |
| Jose Ignacio Ibañez Bengoetxea (AIU) | 69 | Bai |
| Ismael Busto Lukin (AIM) | 45 | Bai |
2011n Untzizu izan zen zerrenda bakarra; 4 hautagaiak zinegotzi bihurtu ziren eta González Castillok segitzen du alkate.
[aldatu] Udaletxea
Udaletxea Parrako plazan dago, eta eraikinak laukizuzen itxura dauka. Erabilera anitzeko egiturak hiru solairu dauzka. 1990eko hamarkadan berrikuntza lanak egin ziren Nafarroako gobernuaren laguntzaz, 23,6 milioi pezeta gastatu ziren. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Parrako Plaza z/g
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Arellano eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,41ek zekien euskaraz hitz egiten.
[aldatu] Zerbitzuak
Arellano Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kidea da. Eta horrez gain, "Aberin-Arellano-Morentin Mankomunitateko" kidea ere bada.
[aldatu] Arellanoar ezagunak
- Fortunato Agirre 1893-1936, euskaltzale eta Lizarrako alkatea.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Herrian dagoen baselizaren izena; ikus Euskaltzaindiaren izendegia.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Arellanoko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Arellanori buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.