Areto Santua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Areto Santuko kanpoaldea

Areto Santua (gaztelaniaz Cámara Santa) Oviedoko katedraleko aretoa da, arte asturiarran kokatzen dena eta Alfontso II.aren garaian eraiki zutena IX. mendearen hasieran.

Hasieran erregearen kapera pribatua zen. Barruan daude erlikiei esker, erlikia monumentala bihurtu zen eta honela botere izpirituala gehitu zitzaion. Erlikia hauek ekarri zituztenak, Godoak izan ziren, ihesean Asturias aldera joan zirenean.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aretora sartu eta eskuinera geratzen den aldea. Barruan eskultura erromanikoak ikus ditzakegu

XII. mendean aldaketak egin ziren, bigarren solairua gehitu zitzaion. Bi solairutan antolatzen da, behekoan kanoi ganga erabili zuten eta bertan San Leocadia eta San Eulogioren erlikiak gordetzen zituzten. Biak Toledoko Santuak izan ziren (Ordo Gothorum). Argia sartzeko argizuloak ditu. Beheko zati honetan hilobiratio ad sanctus planteatu daiteke, erlikiak ditugu alde batetik eta bestetik aldare atzean kutxa antzeko zerbait (agian bertan hilobiratuen hondakinak utzi ziren).

Apaindurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko solairua XII. mendean gehitu zitzaion eta ospakizunak egiteko erabili zen. Gaur egun gangatua da eta kolometan santuen eskulturak daude binaka jarriak (erromanikoan gehituak).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Areto Santua Aldatu lotura Wikidatan