Aretxabaleta

Koordenatuak: 43°02′10″N 2°30′16″W / 43.03611°N 2.50444°W / 43.03611; -2.50444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:10, 16 urria 2016
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aretxabaleta (argipena)».
Aretxabaleta
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Aretxabaletako aireko ikuspegia.
Fitxategi:Ez
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
Izen ofizialaAretxabaleta
AlkateaGarikoitz Iturbe Etxebarria
Posta kodea20550
INE kodea20013
Herritarraaretxabaletar
Kokapena
Koordenatuak43°02′10″N 2°30′16″W / 43.03611°N 2.50444°W / 43.03611; -2.50444
Map
Azalera28.97
Garaiera225
Distantzia80 km Donostiara
Demografia
Biztanleria7.155 (2023)
86 (2022)
alt_left 3.551 (%49,6) (%50) 3.577 alt_right
Dentsitatea246,98 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 10,97
Zahartze tasa[1]% 18,09
Ugalkortasun tasa[1]‰ 60,23
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,23 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,44 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,46 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 62,42 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 50.81 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1630
Webguneahttp://www.aretxabaleta.eus

Aretxabaleta Gipuzkoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa. 28.97 km² ditu, eta 6.987 biztanle zituen 2016. urtean.

Geografia

Ingurune naturala eta klima

Herrigunea Deba ibaiak zeharkatzen duen haran estuan dago, 235 metroko altueran. Ingurua oso menditsua da. Mendi ezagunena Kurtzebarri da, 1119 metrokoa, herritik ikusten den gurutzeagatik. 500 metro hegoalderantz Elorretako Haitza dago (1140 metro). Hala ere, Aretxabaletako tokirik garaiena Elgeako mendilerroan dagoen Aumategigaña da, 1189 metroko garaierarekin. Udalerriko beste mendi esanguratsuen artean Murugain, Andarto eta Urkulu gainean dagoen Iruaitz aipatzekoak dira.

Gipuzkoan ohikoa denez, zuhaitzik ugarienak landatutako pinuak dira, geografia guztian daudenak. Zaraiako mendilerroaren magalean, Urkulu inguruan eta beste toki batzuetan pagadi zabalak ere baditugu.

Aretxabaletaren ekialdean Urkuluko urtegia dago. 1979an eraikia, Debagoieneko eta Gipuzkoako beste herri batzuk urez hornitzen ditu. Urtegitik behera doan Urkulu errekak Oñatiko Zubillaga auzora jotzen du, beherago, San Prudentzion, Deba ibaiarekin batzeko. Urtegiak sortu duen inguru naturala oso erabilia da aisialdirako Debagoienan, eta bertako urak bizileku bilakatu dira hainbat hegazti espezierentzat.

Klimari dagokionez, epela eta hezea da. Urteko ur-jasa 1300 mm/m² ingurukoa da, eta batez besteko tenperaturak 5 °C urtarrilean eta 17 °C uztailean dira. Neguan elurteak ohikoak dira mendian, eta herrigunean ere urtean bizpairu aldiz egiten du.

Udalerri mugakideak

Aretxabaletak mugakide ditu Arrasate iparraldean, Eskoriatza mendebaldean, Aramaio iparmendebaldean, Oñati ekialdean eta Barrundia (Araba) hegoaldean.

Auzoak

Gaur egun Aretxabaletako udalerria osatzen duten elizateak herrixkak ziren garai batean, 1630ean Aretxabaletako Udalerriaren sorrerarekin batera barneratu zirenak. Elizate hauek herriko erdigunea baino lehenagokoak dira. Urteekin, bertako biztanleria jaitsiz joan da, 1960ko hamarkadan auzoetan bizi ziren 969 bizilagunetik gaur egungo 354ra. Honako hauek dira Aretxabaleta udalerria osatzen duten auzoak:

Historia

Aretxabaletako eliza

Herriaren lehenengo aipamenak X. mendekoak dira, Aretxabaleta eta bertako elizateak Leintz ibarraren barnean zeudenean, Eskoriatza, Arrasate eta Leintz Gatzagarekin batera. 1260. urtean Arrasatek bailara utzi egin zuen, eta 1331n Leintz Gatzagak jarraitu zion. Ordutik aurrera, bailara 17 herrixkak osatzen zuten: Apotzaga, Aozaratza, Arkarazo, Aretxabaleta, Areantza, Bedoña, Bolibar, Eskoriatza, Galartza, Korueta, Gellao, Isurieta, Larriño, Marin, Mazmela, Mendiola eta Zarimutz. Elizate bakoitzak bere alkate eta kontzejua zeuzkan, eta guztiak parekoak ziren eskubidetan eta administrazioan. Bailara osoa ordezkatzen zuen Anaiarteko Alkatea ere bazegoen; kargu hori edozein aitonen-semek bete zezakeen.

1370. urtean Gaztelako Henrike II.a erregeak Leintz Beltran Velez Gebarakoa Oñatiko jaunaren esku utzi zuen. Gebaratarren menpekotasunetik aldendu guran, 1497. urtean, garai hartako Leintz Gipuzkoako Probintzian sartu zen. Geroago, 1556. urtean, Gebaratarrengandik askatu egin zen eta "Valle Real de Leniz" izena hartu zuen. Egoera horretan jarraitu zuten Leintzeko gune guztiek (egungo Aretxabaleta eta Eskoriatza herrietako udalerriak osatzen duten herriguneek eta elizateek) 1630. urtera arte, Eskoriatza eta Aretxabaleta herrien arteko liskarrek bailararen banaketa ekarri arte. Urte horretan Aretxabaletak "Valle Real de Aretxabaleta" izena hartu zuen.

Ekonomia

Industria (metalurgia eta sarrailgintza). Udalerriko ekonomi jarduera nagusia, abeltzaintzaren eta nekazaritzaren (barazkiak, zuhainak) gainetik, industria (metalen eraldakuntza, kimikoa eta manufaktura-industria) da.

Demografia

Aretxabaletako biztanleria

Politika

2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik sei eskuratu baitzituen. Aralarrek hiru zinegotzi lortu zituen, Euzko Alderdi Jeltzaleak bi eta Euskadiko Alderdi Sozialistak bat. Hori horrela izanik, Ana Bolinaga Uribarren alkate izendatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, aldaketa nabarmena izan zen. EAJ alderdiak sei zinegotzi lortu zituen, aurrekoetan baino lau gehiago. Bilduren eta Aralarren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk bost zinegotzi lortu zituen, aurreko bi taldeak zituzten hamar zinegotzietatik erdia. PSE-EEk, bestalde, bere zinegotzia mantendu zuen, eta Irabazi taldeak bat lortu zuen. Emaitza horiekin, eta EAJ eta PSE-EE taldeek EAE mailan egin zuten akordioaren ondorioz, EAJko Unai Elkoro hautatu zuten alkate.

Aretxabaletako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.615 (% 45,56)
2 / 13
630 (% 18,53)
Euskal Herria Bildu*
5 / 13
1.381 (% 38,96)
7 / 13
1.513 (% 44,50)
Irabazi (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011)
1 / 13
287 (% 8,10)
0 / 13
77 (% 2,26)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 13
262 (% 7,39)
1 / 13
262 (% 7,71)
Aralar**
3 / 13
786 (% 23,12)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
2015ean Euskal Herria Bildu koalizioan integratuta aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Ondasun nabarmenak

Kultura

Kirolak

Aretxabaleta Kirol Elkartearen armarria.

Herriko kirol talde nagusia Aretxabaleta Kirol Elkartea da, UDA ezizenaz ezagunagoa. Futbol taldea Hirugarren Mailara igo zen 2015ean, baina garaipen handiena 1972an lortu zuen, Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa hain zuzen ere. Lehen mailan jokatu izan duten futbolariak ere izan dira Aretxabaletan, Andoni Zubizarreta eta Jose Javier Barkero dira ezagunenak.

Mendizaletasunak ere jarraitzaile ugari ditu herrian eta bertako Felix eta Alberto Iñurrategi anaiak Himalaiako mendiak igotzen aritu ziren. Albertok zortzimilako guztiak igo zituen. Bi mendizale elkarte ere badira herrian, Murrukixo eta Zaraia.

Txirrindularitzak ere historia luzea izan du herrian. 1930eko hamarkadan Leintz ibarreko itzulia egin zen urtero eta garaiko txirrindulari onenek hartu zuten parte. Gerra ostean ziklo kros txapelketa antolatu zen eta 1980eko hamarkadan Munduko Txapelketa antolatzear ere egon zen.

Azkenik, aipagarria da Joseba Larrinaga paraolinpiar atleta, Atlantako Jokoetako maratoian zilarrezko domina irabazi zuena.

Jaiak

Aretxabaletar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aretxabaleta Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa