Aretxabaleta Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aretxabaleta Kirol Elkartea
Ezizena(k)UDA
Sorrera1946
Futbol zelaiaIbarra
Aretxabaleta
edukiera: 200 lagun
inaugurazioa: 1960
EntrenatzaileaIgor Arenaza
Jose Javier Barkero
LigaGipuzkoako Erregionala
2015-163. mailan, 20.a
(jeitsi egin da)
Webguneahttp://www.udaretxabaleta.eus/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Aretxabaleta Kirol Elkartearen armarria.

Aretxabaleta Kirol Elkartea Aretxabaletako kirol kluba da, 1946an sortua, futbola, txirrindularitza eta pilota sailak ditu. Herrian eta probintzian UDA ezizenaz ezagutzen da.

Historia

1946an, Juventud Deportiva Arechavaleta kluba sortu zuten, hurrengo urtean Unión Deportiva Arechavaleta izango zena.

Hasieran Erregional Mailan egon zen, 1972an Hirugarren Mailara igo eta Espainiako Errege Kopa jokatu zuen arte. Urte horretan Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa irabazi zuen, finalean Real Murcia Imperial gaindituta.

1980an, Unión Deportiva Aretxabaleta izena jarri zioten eta 1983/1984 denboraldian eta 1986tik 1988ra berriro Hirugarren Mailan jokatu zuen.

1993an Aretxabaleta Kirol Elkartea izena jarri zioten.

2009an Aretxabaleta Kirol Elkartea 3.mailara igo zen urtebeterako. 2015ean bigarren egin du Gipuzkoako Ohorezko Erregional mailan eta igoera play-offean bigarren gelditu bada ere, hirugarren mailatik 2.B-ra igo diren taldeei esker, berriz ere hirugarren mailara itzultzea lortu du.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra urdin argia, banda zuriarekin eta praka zuriak.

Futbol Zelaia

Ibarra Futbol Zelaia 1960an ireki zuten. 500 ikusleentzako tokia eta 104x68 metro ditu. [1]

Jokalari ezagunak

Datuak

2015-16 denboraldia barne.

Azken denboraldiak

Denboraldia Maila Emaitza
2004-05 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 13.a
2005-06 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 3.a
2006-07 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 4.a
2007-08 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 6.a
2008-09 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 1.a (igo)
2009-10 Hirugarren Maila 18.a (jeitsi)
2010-11 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 4.a
2011-12 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 8.a
2012-13 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 4.a
2013-14 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 3.a
2014-15 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 2.a (igo)
2015-16 Hirugarren Maila 20.a (jeitsi)

Palmaresa