Argantzun
|
Argantzun |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | La Puebla de Arganzón |
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Trebiñuko barrendegia |
| Alkatea | Roberto Ortiz Urbina (AINP) |
| Koordenatuak | 42°45′52″N 2°49′49″W / 42.76444°N 2.83028°WKoordenatuak: 42°45′52″N 2°49′49″W / 42.76444°N 2.83028°W |
| Eremua | 18,87 km2 |
| Distantzia | 100 km Burgosera |
| Postakodea | 09294 |
| Biztanleria | 514 bizt (2010) |
| Dentsitatea | 27,24 bizt/km² |
| Sorrera | XII. mendea |
| http://www.lapuebladearganzon.es | |
Argantzun[1] (izen ofiziala La Puebla de Arganzón) Burgos probintziako (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerria da, Trebiñuko barrendegian kokaturik dagoena. Trebiñuko barrendegiko beste udalerria Trebiñu da. Bi udalerri horiek osatzen duten lurraldea administratiboki Burgosi badagokio ere, ikuspuntu geografiko eta kulturaletik udalerriko biztanleak arabar sentitzen dira.
Argantzunek bi biztanlegune ditu: Argantzun bera eta Billa Oka. Udalerrian nekazaritza eta abeltzaintza dira nagusi.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Iruña Oka
- Hegoaldean: Trebiñu
- Ekialdean: Trebiñu
- Mendebaldean: Erriberagoitia
[aldatu] Historia
Argantzun igarobide estrategikoa izan da historian zehar, bertan Tuioko mendilerroa eta Gasteiz mendien arteko haitzarte natural bat dagoelako, Argantzungo haitzartea alegia (gaztelaniaz Las conchas de Arganzón esaten zaio). Bertatik igarotzen zen Ab Asturica Burdigalam edo Astoreka eta Bordele lotzen zituen galtzada erromatarra, baita Gasteiztik doan Done Jakue bidea ere.
Argantzundik gertu bide erromatarraren lekuko izan daitekeen hilarri bat aurkitu zen 1913an[2]. Federico Baraibarrek eginiko ikerketaren arabera, 10 urteko neska baten hilobikoa da, eta bertan galtzada erromatarra zaintzen zuen mansio militar bat egon zitekeela iradokitzen du.
Erromatar inperioaren erorialdiaren ondoren, Argantzunen lehen aipamena 801. urtekoa da. Urte horretako udazkenean egungo Miranda de Ebro inguruan muga zuten arabiarrek razzia bat egin zuten iparralderantz, eta, Argantzun parean, bertako biztanleekin topo egin zuten[3]. Arabiarren kronikek diotenez, Kordobako al-Hakam emirraren anaiak gidatu zuen razzia Araban eta Gaztelan barrena, baina porrot latza jasan zuen Argantzungo haitzartean.
871. urteko Donemiliaga Kukulako agiri batean Argantzun herrixka zaharra aipatzen zen[4].
1191. urtean Nafarroako Antso Jakitunak hiribildua sortu zuen eta forua eman zion. Sorrera hori Nafarroaren mendebaldeko muga sendotzeko saio gisa ulertzen da, eta bat dator eskualdeko beste hiribildu batzuen sorrerarekin (Gasteiz, Bernedo). Foruaren agiria galdu egin zen, eta 1565ean Filipe II.ak forua konfirmatu zuenean, foru-emailea Alfontso VIII.a Gaztelakoa zela idatzi zen[5]. Egun badirudi onartua dagoela faltsutzea, bigarren agiri horretan ageri den regnante me Dei gratia rege Alfonso in Castella et in Legione ezinezkoa baita: Alfontso VIII.a ez zen Leongo errege izan. Hala ere, laster Gaztelak Argantzun ingurua, Trebiñu eta Arabako lautada hartu zituen,(1199. urtearen inguruan).
XIV. mendean Argantzun Velasco leinuaren agindupean geratu zen. Velascotarrak Haroko kondeak ziren eta Trebiñuko agintariak ziren Manriquetarren etsai sutsuak ziren. XV. mendean, Araban lehen ermandade bat (probintziaren aurrekaria) sortzeko saioak egin zirenean, Argantzunek eta Trebiñuk ere parte hartu zuten. Hala ere, nahiz eta Argantzun ondorengo urteetan inoiz ermandadeko kide izan zen, azkenean kanpo geratu zen.
[aldatu] Hirigintza
Argantzunek kale nagusi luze baten alboetan hedatzen den hirigune baten egitura dauka. Ardatz nagusi horren muturretan herriaren ateak zeuden. Kale nagusiaren alboetan bigarren mailako bi kale daude, eta hirukote hori zeharkatuz, bi kantoi daude. Etxeek oraindik ere Erdi Aroko egitura daukate, eta etxadi erregular itxiak osatuz kokaturik daude.
XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran hiritartze berriak eratu ziren. Familia bakarreko etxebizitzen auzo hauek herri nagusitik kanpo daude.
Argantzungo eraikin aipagarrienak Andre Mariaren Jasokundearen eliza, zubi erromatarra, Done Jakue bideko erromesen ospitalea eta Antiguako Amaren baseliza dira.
[aldatu] Demografia
Nahiz eta Gasteiz eta Miranda de Ebro arteko bidean egon, Argantzunek bere nekazari izaerari eutsi dio. XX. mendean zehar gertatutako garapen ekonomiko zein krisialdiek ez zioten eragin bertako biztanleriaren bilakaerari. Hala ere, nekazaritza iraultzak eta mekanizazioak eskulanaren soberakina sortu zuen, eta honek populazioaren gainbehera eragin zuen. 1980ko hamarkadan gainbehera asko azkartu zen, arestian aipatutakoaz gain jende askok hirietara jo baitzuen bizi baldintza hobeen bila.
1990eko hamarkadatik aurrera etxebizitza berriak eraikitzen hasi ziren, eta errepideen hobetzeak, automobil pribatuaren ugaritzeak eta etxebizitzen prezio merkeagoek Gasteizko jende asko erakarri zuen Argantzuna. Biztanleria igo egin zen, baina biztanle berri askok ez zuten berez bizia bertan egiten (lana, erosketak, haurren eskola, aisialdia... hirian egiten zuten).
| Argantzuko biztanleria |
|---|
![]() |
[aldatu] Politika
2007ko udal hauteskundeetan Agrupación Independiente Nueva Puebla hautes-elkarteak udalerriko 7 zinegotzietatik 3 eskuratu zituen. Alkatea, Roberto Ortiz Urbina, talde horretakoa da. Aurreko alkate Alfredo Oraaren Agrupación Independiente Puebla de Arganzón hautes-elkarteak 2 zinegotzi eskuratu zituen, EAE-ANVk bat eta PPk beste bat. PPko zinegotzia salbu, gainerakoak Trebiñu Araban integratzearen aldekoak ziren.
[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, AINPko Roberto Ortiz de Urbina hautatu zuten alkate.
|
Argantzungo udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[6] | ||
| Agrupación Independiente Nueva Puebla (AINP) |
|
|
||
| Espainiako Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
[aldatu] Argantzun Euskaraz
Herriak bi aldiz antolatu izan du Araba Euskaraz jaia azken urteotan, 2001ean eta 2007an hain zuzen ere, bertako ikastola sostengatzeko.
[aldatu] Argantzundar ospetsuak
- Rodrigo del Río de Losa: 1562an Mexikora joan zen eta Nueva Vizcaya (Bizkaia Berria) probintziaren gobernadore izatera iritsi zen.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren onomastika datutegia, http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=191&lang=eu&nonkodea=1.7&view=toponimia. Noiz kontsultatua: 2010-08-10
- ↑ (Gaztelaniaz) Baraibar, Federico (1913). Lápidas de Puebla de Arganzón y Laguardia. Boletín de la Real Academia de la Historia, LXIV liburukia, 176-181 orrialdeak
- ↑ (Gaztelaniaz) Abū Marwān Ḥayyān ibn Khalaf Ibn Ḥayyān (1076). La primera década del reinado de Al-ḥakam I, según el muqtabis II, 1 de Ben Ḥayyān de Córdoba(m. 469 h./1076 J.C.), Joaquín Vallvék eta F. Ruiz Girelak itzulia. Real Academia de la Historia, 2003
- ↑ (Gaztelaniaz) Del Rivero, Enrique (1999). Rincones singulares de Burgos. III. La Bureba, el Ebro y el Condado de Treviño. Caja de Burgos.
- ↑ (Gaztelaniaz) Argantzunen forua Espainiako Historia Institutuaren webgunean
- ↑ (Gaztelaniaz) 2011ko udal hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean 2011/07/20an kontsultatua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Argantzun: ohar historikoak eta linguistikoak izeneko artikulua euskonews.com webgunean
- (Gaztelaniaz) Argantzunen webgune ez-ofiziala
| Trebiñuko barrendegiko herriak (Trebiñu eta Argantzun udalerriak) | ||
|---|---|---|
|
Agilu • Albaita • Añastro • Araiko • Arana • Argantzun • Argote • Armentia Trebiñu • Arrieta • Askartza • Axarte • Baxauri • Billa Oka • Billa Tobera • Burgeta • Bustu • Dordoniz • Doroñu • Franku • Fuidio • Golernio • Grandival • Imiruri • Kutxu • Lañu • Marauri • Meana • Mesantza • Moraza • Moskator • Morgas • Obekuri • Ogeta • Otxate • Ozilla eta Ladrera • Ozana • Pangua • Pariza • Pedruzo • Samiano • San Esteban Trebiñu • San Martin Galbarin • San Vicentejo • Sanmartinzar • Saratsu • Saseta • Tarabero • Trebiñu • Torre • Uzkio • Zurbitu |
||
|
|||||||||||
