Argazkigintza dokumental
Wikipedia(e)tik
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Argazkigintza dokumentala errealitateko gertaerak eta pertsonaiak irudikatzen dituen argazkigintza mota bat da. Zerbaiten berri eman nahi du, berehalakotasun eta objektibotasunez, testigantza moduan. Honenbestez, argazki dokumentaletan ondorengo manipulazioa txikia izaten da, aurreko prestakuntzak (kamararen kokapena eta konposizioa, esaterako) ohikoak badira ere. Hala ere, izaera artistikoa ere eman izan zaio argazkigintza dokumentalari, errealismoaren barnean gehien bat.