Argeleb I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Argeleb I.a, sindarinez "Errege Zilarra" esan nahi duena, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1226. urtean jaioa, Dunadan bat zen, Arthedaineko Malvegil erregearen semea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argeleb I.a, bere aitaren oinordeko bihurtu zen hau Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1349. urtean hil zenean. Arnor erresumako koroa aldarrikatu zuen lehen erregea izan zen, Kardolanen eta Rhudaurren, errege Dunedainik ez baitzen geratzen. Rhudaurreko gobernariek, Angmarreko Errege Aztiarekin aliatuak zeudenak, eskakizun hori arbuiatu zuten, eta, Argeleb I.agandik hasita, Arthedaineko errege guztiek aldarrikatu zuten koroa, eta "Ar(a)" aurrizkiarekin (sindarinez "errege" esan nahi duena) hasten ziren tituluak hartu zituzten, aldarrikapen horren adierazgarri bezala, eta, eskubidez, Arnorreko erregeak izango baitziren, Isildurren ondorengo bakarrak baitziren.

Erresumen artean, Amon Sûlgatik egin ziren etengabeko borroken ondorioz, Argeleb I.ak, muinoa gotortzea erabaki zuen.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1356. urtean, Angmarrek eta Rhudaurrek, Arthedain eraso eta Haizeen Muinoa setiatu zuten. Argeleb I.a, muinoan gertatu zen guduan hil zen. Bere seme Arveleg I.a bihurtu zen bere oinordeko.

Argeleb I.aren erregealdian, hobbitek, sarri bidaiatu zuten. Asko, Breen finkatu ziren, eta Indartsuek Dunland utzi zuten, beste batzuk, Rhovanionera itzuli ziren bitartean.


Aurrekoa
Malvegil
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1349-1356
Ondorengoa
Arveleg I.a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]