Argentinako euskaldunak
Argentinako euskaldunak XIX. eta XX. mendeetan Argentinara iritsitako migratzaile euskaldunen ondorengoek osatutako gizataldea da. Egun, 3,6 milioiko talde handia osatzen dutela uste da, eta Argentinako biztanleriaren %10 inguru euskal jatorrikoa dela.
Halaber, herrialde hegoamerikarrean 15.000 bat euskal deitura daudela estimatzen da eta bertako toponimian ere aztarnak ugari dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Argentinar-euskaldun ezagunak
[aldatu] Aitzindariak
Buenos Aires hiriaren fundatzaileak izan ziren Pedro Mendoza eta Juan Garai eta San Salvador de Jujuy sortu zuen Francisco de Argañaraz y Murguia horiengandik hasita, XVI. mendean, ugari izan ziren dira Espainiako konkistaren garaian Argentinara joandako euskaldunak, tartean militar eta misiolariak.
[aldatu] XX. mendetik aurrera
XX. mendetik aurrera Argentinako euskaldun ezagunen artean Eva Peron eta Che Guevara politikariak, Esteban Maria Laxague apezpikua eta Julio Olarticoechea edo Sergio Goycochea futbol jokalariak ditugu.
Oraindik denboran geroago, gaur egun Herbeheretako printzesa den Maxima Zorregieta nabarmendu behar da.
[aldatu] Toponimia
Besteak beste, Colonia Alberdi, Berazategui, Esteban Echeverría, Ezeiza, Bernardo de Irigoyen, Hipólito Irigoyen, General Madariaga, Necochea, Partido de Olavarría, General Urquiza eta Partido de Zárate euskal jatorrizko toponimoak dira.
[aldatu] Euskal etxeak
Gaur egun, hainbat euskal etxe dago Argentinan. Horietariko batzuetan euskara ere irakasten da, eta euskalduntzeko prozesuan ez dira gutxi Euskal Herrira ere urtero etortzen direnak .
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Juan de Garay Fundazioa
- Kotoiaren Lurra – Centro Vasco del Chaco
- Centro Vasco Itxaropen de Saladillo
- Euskaltzaleak Escuela de Lengua Vasca, Buenos Aires
- Centro Vasco Ibai Guren de Paraná
- Centro Zazpirak Bat de Rosario
- Centro Vasco Denak Bat de Mendoza
- Centro Vasco Villegasko Euskaldunak
- Laurak Bat, Buenos Aires
- Centro Vasco Denak Bat de Cañuelas
- Colectividad Vasca de Concordia
- Centro Vasco Euzko Etxea de La Plata
- Centro Vasco Toki Eder de José C. Paz
- Centro Vasco Gure Txokoa de Rauch (visita Ardanbera)
- Centro Vasco Denak Bat de Temperley
- Centro Vasco Euskal Etxea de Villa Mercedes, Provincia de San Luis
- Centro Vasco Argentino 'Zingirako Euskaldunak' de Chascomús
- Hiru Erreka, Centro Vasco de Tres Arroyos
- Centro Vasco Euzko Alkartasuna de Macachín, La Pampa
- Centro Vasco 'Danak Bat' de Bolívar
- Colegios 'Euskal Echea' (Lavallol eta Buenos Aires)
- Iparralde Dantzari Taldea, Buenos Aires
- Asociación Coral Lagun Onak, Buenos Aires
- Coral Alkartasuna, Buenos Aires