Argi kurba

Wikipedia, Entziklopedia askea
201 Penelope asteroidearen argi kurba, 2006ko urriaren 6an Mount John behatoki unibertsitarioan hartutako irudietan oinarritua. Errotazio osoa erakusten du, 3.7474 ordu dirauena.

Astronomian argi kurba objektu astronomiko edo zeruko toki baten argi intentsitatearen grafikoa bat da, denboraren arabera. Argi kurba espektroko gune berezi edo banda fotometriko berezi batetik abiatuta egiten da: adibidez B banda iragazki urdinarekin eta V banda iragazki berdearekin.

Argi kurbak aldikakoak izan daitezke, izar bitar itzaltzaileen, zefeida izar aldakoren edo beste izar aldakor batzuen kasuan, edo ez aldikakoak, noba baten, izar aldakor kataklismiko baten edo supernoba baten kasuan bezala.

Argi kurben azterketek, beste behaketa batzuekin batera, hauek eragiten dituzten prozesu fisikoei buruzko informazio ugari eman lezakete edo eurei buruzko teoria fisikoak estutu ditzakete.

Planetologian argi kurba bat planeta txiki edo ilargi baten errotazio periodoa estimatzeko erabil daiteke. Lurretik, sarri ezin daiteke ikusi gure Eguzki-sistemako objektu txiki bat, ezta teleskopiorik ahaltsuenekin ere, objektuaren itxurazko tamaina angeluarra CCD kamera baten pixel bat baino txikiagoa baita. Horregatik astronomoek objektuak eragindako argi kopurua denboraren arabera neurtzen dute (argi kurba). Argi kurbaren tontorrak ikusiz objektuaren errotazio maiztasuna estima daiteke, objektuaren zati batzuk batez bestekoa baino ilunago edo dizdiratsuagoak direla onartuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]