Argi kutsadura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mexiko hiria gauez, zerua argituarekin 2005eko kutsadura luminikoaren ondorioz
Los Angeles gauez, zerua argituarekin kutsadura luminikoaren ondorioz

Argi kutsadura iturri artifizialetatik igorritako gaueko intentsitate, norabide, maila espektral edo premiagabeko ordutegietan egin nahi izaten ditugun jarduerak egiteko beharrezkoa dugun argi jarioak eragindako kutsadura mota da.

Gaizki diseinatutako eta eraginkortasun gabeko kanpo argiztapenak, kanoi laser eta proiektoreen erabilpenak, eta argien itzaltzeko ordutegiaren erregulazio txarrak arazo honen hedapena eragiten dute.

Argi kutsaduraren ebidentzia argiena zeruak jasaten duen gaueko distiraren handipena da, argi artifizialak gas eta aire partikuletan sortutako islapen eta barreiapenaren ondorioz. Islapen eta barraiapen honek zeruak duen baldintza naturaletan duen kalitatea aldatu egiten du, izarren eta beste objektu zeleste batzuen distira desagertzea eragitera heldu arte.

Dudarik gabe, kaleko argiztapena beharrezkoa den lorpen bat da, argiztapen honek gaueko hainbat jarduera egiteko ahalmena ematen baitigu, baina ezinbestekoa da argiztapen hau era egokian erabiltzea, atmosferara argia zuzenki igortzea adibidez, galarazi egin behar da, eta argia kalea ikusteko nahitaezkoa den tokietan bakarrik jarriz. Honez gain, alboetara, gora edo ikusteko beharrezkoa ez dugun tokietara bidaltzen den argi igorpenak argia eta dirua alferrik galtzea bakarrik ekartzen du.

Arazo larri honi buruz, orain arte, gizartea ez da asko konturatu, arazo honek ondorio larriak izan ditzakeen arren (energia eta diru gastuaren igoera, argi intrusioa, hegazkin eta kotxeek gidatzeko arazoak izatea, arazoak gaueko ingurumenetan, zeruaren hondaketa…).

Kalte guzti hauek ez dira gertatzen kutsadura sortzen den tokian bakarrik (hiriak, poligono industrialak, errepideak…), baizik eta argia atmosfera guztian zehar hedatzen da, eta efektuak bere sorkuntza lekutik ehunka kilometrora ere hedatzen dira.

Argi kutsaduraren kontrako neurriak

1980.urtearen hasieratik argi kutsaduraren kontrako hainbat jende talde sortu zen, arazo honegatik kezkatuta zegoen jendea, eta argi kutsadura saihesteko kanpainak bultzatzen zituztenak. Kutsadura mota honen kontra, hainbat neurri aplikatu ditzazkegu, arazo hau gerta ez dadin:

a)Argia horizontalaren gainerik ez isurtzea, eta beharrezkoa den tokietara bakarrik zuzentzea, Beheruntzako igorpena bakarrik duten kale argiak bakarrik erabiliz.

b)Gutxi kontaminatzen duten espektroa eta eraginkortasun energetiko handia duten argiak erabiltzea.

c)Argiztapena beharrezkoa duten tokiak bakarrik argiztatzea, goitik behera eta argi igorpena gaizki erabili gabe, hau da, argiztatzea beharrezkoak ez diren tokiak ez argiztatuz.

Murtzian, adibidez, jendea gauero kutsatzen den zeru baten azpian bizi da, argi kutsadura bertan oso bortitza baita. Hartara, eskualde hartako biztanleen % 75i gaur egun ezinezkoa zaio Esne Bidea begi hutsez ikustea.[1]

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argi kutsadura Aldatu lotura Wikidatan