Argiope

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Argiope edo Telefasa, greziar mitologian, Tiroko erregina zen. Kasuren batzuetan, Niloren, izen bereko ibaiaren jainkoaren alabatzat hartzen zen. Zenbait seme-alaba izan zituen, horien artean, Europa, Zilix eta Kadmo. Bere senarra Agenor izan zen, edo, ziuraski, Fenix, Kadmo, Europa eta gainontzeko anai-arrebak, Fenixen seme-alaba ziren bertsioan.

Zeusek, Europa loreak biltzen ikusi zuenean, berehala maitemindu zen berataz, eta bahitu egin zuen, zezen zuri bihurtuz. Argiope, bere seme-alabekin batera abiatu zen Europaren bila, baina Trazian, nekatuta hil zen, non Kadmok lurperatu zuen.