Argizaiola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Argizaiola
Bi argizaiolen irudia
Bi argizaiolen irudia. Segura, Goierri, Gipuzkoa. Euskal Herria.
Ezaugarriak
Mota Lanabesa edo apaingarria.
Lekua Euskal HerriaEuskal Herria
Materiala Egurra

Argizaiola argizaria kiribilduz biltzeko eta hildakoen aldeko erlijio ospakizunetan zehar piztua mantendu dadin erabili ohi den zurezko taula da.[1] Laua edota apaindua izan liteke, itxura ezberdinetakoa ere izan liteke, baina ohikoenek eskuz hartzeko heldulekua, argizari zuri edo horia (ezkondutako edo ezkongabea den hildakoaren arabera) kiribiltzen den erdialdeko atal laua, eta atzealde nahiz aurrealdea ditu, azken hau apaindu eta itxuratzen den aldea delarik.

Bere itxura ederra, apaina eta dotorea da, zoomorfoa edo antropomorfoa izan daitekeelarik. Apainketa gaiak kutxa, zutabe, hilarri eta beste hainbat euskal objektuen antzekoa izan liteke. Lauburu, errosetoi, hosto, gurutze, eta abar.

[aldatu] Izena

Argizaiola hitza argizai (argizari) eta ohola (taula) hitzetatik eratorria da.

[aldatu] Erreferentziak

  1. http://www.euskomedia.org/aunamendi/3576?q=argizaiola&partialfields=fondo%3Aau%25F1amendi&numreg=1&start=0 Argizaiolari buruzko Bernardo Estornes Lasaren artikulua irakurgai. Auñamendi Eusko Entziklopedia

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak