Argonautak
Argonautak izenarekin ezagutzen direnak, Jasonekin, urrezko ahari-larruaren bila joan ziren heroiak dira. Euren gertaerak, Rodaseko Apoloniok idatzitako Argonautikak olerki epikoan kontatuak izan ziren.
Argonautak izena, itsasontziaren izenetik dator, Argo izena zuena, eta, hau, aldi berean, bere eraikitzailea izan zen Argosetik.
Argonauten istorioa, elezahar greziar antzinakoenetakoa da, istorio herrikoietan amankomunak diren elementu asko dituelarik. Heroi baten bidaia arriskutsua, berataz libratzeko bidaltzen dena, burutzeko ezinezkoa den lan bat jarriz, baina, ezusteko aliatuen laguntzarekin, garaile irtetzen dena.
Argonauten zerrenda [aldatu]
Argonauten izenak aldatu egiten dira baina, bertsio ezberdinek, 40 eta 55 arteko heroi kopurua kontatzen dute. Bertsio tradizionalek 50ean ezartzen dute pertsonaia kopurua.