Argoseko Abas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Argoseko Abas greziar mitologian, Argoseko hamabigarren erregea da, izen berekoen artean, heroirik ezagunena, Linzeo eta Hipermnestraren semea, Akrisio eta Pretoren aita eta Perseoren aitona, abantiarren herriari izena eman ziona.

Ezkutu liluragarri bat zuen, etsaia izutu eta geldiarazteko ahalmena zuena, bere aitona Danaorena izan zena, eta Argoseko Hereoan zintzilikatua egon zena, eta, beraz, Herear jokoetan garaile irteten zirenak, sari bezala, ezkutu hau eredu bezala hartuta eginiko ezkutu bat jasotzen zuten.

Virgiliok, bere Eneidako III. liburuan, elezahar hau, Julio Zesar lausengatzeko probesten du. Eneasek ezkutu hau Apoloren tenpluko sarreran zintzilikatu duela uste du, Aktiumen, Augustok, bere ondorengo eta Apoloren debotua, jainkoaren babesarekin eta bere aurrekari pietatetsuarenarekin garaitu zuela ulerraraziz.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak