Argudio ontologiko
Wikipedia(e)tik
Filosofian, argudio ontologikoa Jainkoaren existentzia frogatzeko historian erabili den argudio mota bat da, Jainkoaren izaeran (ontos delakoan, alegia) oinarritzen dena. Historian, argudio ontologiko zenbait proposatu dira, hala nola Boezio VI. mendean, Avizena eta Anselmo Canterburykoa XI. mendean eta Descartes XVII. mendean. Kantek argudio ontologikoak okerrak zirela frogatu zuen. XX. mendean Kurt Gödel eta beste zenbait logika-ikertzailek ere argudioa ukatu zuten.
[aldatu] Anselmo Canterburykoaren argudioa
1078 urtean burutu zuen Proslogion liburuko bigarren eta hirugarren kapituluetan garatzen da. Honela laburbil daiteke:
- Jainkoa pentsa daitekeen izakirik handiena da (berez egiazkoa).
- Ezin da pentsatu izaki bat benetan existitzen dena bezain handia dena (berez egiazkoa).
- Jainkoa existitu behar da, pentsamenduan soilik izango balitz Jainkoa edo pentsatu daitekeen izakirik handiena pentsatu daitekeen izakirik handiena izango bailitzateke, zeina ezinezkoa dena, Jainkoa handiagoa baita (ondorioa).
| Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |