Aria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aria

 Nafarroa
Ariako bandera

Ariako armarria

Izen ofiziala Aria
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Aezkoa
Alkatea Ramón Iturralde Retegi (Indep.)
Herritarra ariatar
Koordenatuak 42°57′11″N 1°15′59″W / 42.95306°N 1.26639°W / 42.95306; -1.26639Koordenatuak: 42°57′11″N 1°15′59″W / 42.95306°N 1.26639°W / 42.95306; -1.26639

Ariamapa.PNG

Eremua 8,00 km2
Garaiera 498 m
Distantzia 60,5 km Iruñera
Posta kodea 31876
Biztanleria 57 bizt (2010)
Dentsitatea 7,13 bizt/km²

Aria Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerri txikia da, Aezkoako eskualdekoa. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 59 biztanle ditu.

Ezkutuen gelditzen den herria da eta bere nortasunari hobekien eutsi diona. Mendian galdurik, pirinioetako artzainen bizimodu gogorra gogorarazten duen herria da Aria. Lur elkorrak ditu, oholezko teilatuak dituzten bordetara eramaten duen bidetik ikus daitekeen bezala.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Aria Zangozako merindadeko udalerria da, Aezkoa eskualdean, Nafarroako hiriburutik 60,5 kilometrora. Herrira heltzeko Ariben hasten den NA-2031 errepidea hartu behar da, eta bi kilometro egin ondoren ailegatzen da Ariara.

Iparraldean Orbaizetarekin egiten du muga; ekialdean Orbara eta Hiriberrirekin; mendebaldean Garraldarekin; eta hegoaldean Ariberekin.

[aldatu] Klima eta landaredia

Ariak mendialdeko klima azpi-atlantiarra dauka, urteko batez besteko tenperatura 9 gradukoa eta prezipitazioak 1.600mm-koak dira. Urtero 120-130 euri egun izaten dira.

Herrian 332 hektarea baso daude, horietatik 263 pagadiak, 60 hariztiak eta 9 pinudiak. Haritzak eta pagoak udalerriaren gunerik baxuenetan daude, eta haritzak gune garaiagoetan. Gizakiaren mozketek asko murriztu dute udalerrian zeuden basoen azalera eta nahiz eta XIX. mendean hainbat pinu birlandatu, gaur egungo basoak jatorrizkoen hamarren bat baino ez dira.

[aldatu] Historia

Erdi Aroko jaurerria, Ariak Aezkoako herri guztiekin batera ordaintzen zuen urteroko petxa. 1794an frantsesek herriari su eman eta ia erabat birrindu zuten, hori dela eta, herriko eraikin zaharrenak XIX. mendearen hasierakoak dira. XIX. mendearen erdian jaurerri izateari utzi eta udalerri independente bihurtu zen. 1849an urtero 600 errealeko zuzkiduradun eskola zeukan eta Ariako basoetatik itsasontzi eta eraikuntzarako egurra ateratzen zen.

Klimak beditanik baldintzatu zuen nekazaritzaren garapena eta XIX. mendearen amaieran, kanpotik lortu behar izaten zituzten hainbat produktu, Ariako lurrek nahikoa ematen ez zutelako.

[aldatu] Demografia

Ariako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
189 193 178 185 173 163 156 137 106 81 78 68 63

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,28 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Ekonomia

Inguruko herri guztiak bezala, Ariako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Landatutako laboreen artean patata eta zerealak daude. Horrez gain, behiak eta ardiak hazten dira. XX. mendean zehar izandako biztanleri galerak nekazaritzaren garrantzia gutxitu du.

[aldatu] Ondarea

Orain dela gutxi arte Pirinio osoko garai gehien zituen herria zen. 1970eko hamarkadaren hasieran 10 zeuden, gaur egun, berriz, 4 daude: Etxeberri, Xamar, Jauri eta Apat etxekoak.

• Bi harraska daude; horietako bat haitz baten gainean egina dago eta multzo ederra osatzen du. Bestea berriagoa da, baina lehenengoa bezain interesgarria, ura ondoko askaraino ailegatzen baita.

• Antzinako labe bat ere badago Arian. Teilatua etxe bateko lehen solairuari itsatsia dauka, eta orain dela ez asko arte, etxeko ogia egiteko erabiltzen zen.

Eliza. Harrizkoa, San Andres izenpekoa.

Ermitak. Santiagoaldea eta Sanfranziskoaldea toponimoek garai batean bi ermita egon zirela erakusten digute. Gutxienez XIX. mendera arte iraun zuten.

[aldatu] Euskara

Aezkerako hiztun gehien dauden herrien artean dugu Aria.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Herriko festak Mendekoste Bazkoarekin batera ospatzen dira. Horrez gain,, jaia azaroaren 30ean ere egiten dute (San Andres).

[aldatu] Politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Ramon Iturralde Retegi Indep.
2011-2015 Ramon Iturralde Retegi Indep.

[aldatu] Udal hauteskundeak

Ariako alkatea AIA (Agrupación Independiente Aria) herri ekimeneko Ramon Iturralde Retegi da. 2007an talde bakarra aurkeztu zen eta herriaren tamaina txikia dela eta, pertsona bakarra aukeratu zuten. Zuri emandako boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %3,57). Abstentzioa %58,82koa izan zen.

2011n, ordea, zerrenda berak 3 zinegotzi aurkeztu zituen, baita aukeratuak izan ere; Iturraldek segitzen du alkate.

[aldatu] Udaletxea

Udaletxea XX. mendean altxatutako hiru solairuko eraikuntza modernoa da. Kanpoko fatxadaren egitura porlanez eta harriz egina dago, eta eraikinaren estiloa inguruko egiturek duten estilo bera du. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Ariako udaletxeko idazkaria Garraldako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Andres Kalea, 1

[aldatu] Zerbitzuak

Auñamendi Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea eta Zabor Sendoen Bidausi Batza zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen dira Arian eta eskualdeko beste hainbat herritan.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak