Ariane Mnouchkine
Wikipedia(e)tik
Ariane Mnouchkine (Boulogne-sur-Seine, Frantzia, 1939 -) frantses antzerki- eta zinema-zuzendaria da.
[aldatu] Biografia
Théâtre du Soleil taldeko kide izan zen. Talde horretako buru zela, ikuslearekin harreman berria bilatzen duten lanak osatu zituen: Arnold Weskerren La Cuisine (1967, 1789, 1970, 1793, 1972), L'Âge d'or (1975).
1980ko hamarraldian, ekialdeko tradizioetara jo zuen. Zineman, Molière ou la Vie d'un honnête homme (1977) lana egin zuen. Desberdintasun sozialen biktimen, artista esetsien eta politika kulturalek arriskuan utzi dituzten taldeen alde lan egin du batez ere.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.