Arien

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tolkienen legendarium ospetsuan eta bere hil ondorengo lana den Silmarillion eleberrian, Arien, Eguzkiaren Dama, Vardaren maiarren artean dago. Maiarren artean boteretsuenetako bat da, Melkor bera, denboraren hasieran, bere beldur izateraino, baita gorroto izateraino ere.

Lurralde Ustelezinak argitzen zituzten Valinorreko Bi Zuhaitzak suntsituak izan ondoren, Valarrek, aztikerizko amets batean murgilduta zegoen Erdialdeko Lurraldea argiztatzea erabakitzen dute. Orduan eraiki zuten karroza boteretsu bat Urrezko Zuhaitza zen Laurelinen fruitu batetik, suzko izpiritua zen Arien, bere gainean muntatu zelarik, zeruko zirkuluetatik bere ibilbidea gidatzeko.