Ariobarzanes I.a Filorromano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ariobarzanes I.a Filorromano, Kapadoziako izenezko erregea izan zen K. a. 93 eta K. a. 63 bitartean. Praktikan, ezin izan zuen bere erregealdia burutu, Pontoko Erresumako errege zen Mitridates VI.arekin zituen etengabeko gerren ondorioz, honek, Ariobarzanes, Kapadoziatik hiru aldiz bota zuelarik. Erromaren laguntzarekin beste horrenbeste alditan berrezarria izan zen tronuan, bere seme Ariobarzanes II.a Filopatorren mesedetan kargua utzi zuen arte, K. a. 63. urtean.

Herriak aukeratu zuen, Erromatar senatuak Ariarates IX.aren aldarrikapenak arbuiatu ondoren. Sila kontsulak babestua, Erromak protektoratutzat hartzen zuen erresuma baten kontrola hartu zuen.

Hiru aldiz kendu zuen kargutik Tigranes II.a Handia Armeniakoak, bere erresuma ziurtatu, eta, Ponpeiorekin, baita hedatu aurretik ere, Hirugarren Gerra Mitridatikoan. Bere seme Ariobarzanes II.a Filopatorren mesedetan kargua utzi zuen.


Aurrekoa
Ariarates IX.a
Kapadoziako erregea
K. a. 93-K. a. 63
Ondorengoa
Ariobarzanes II.a Filopator