Aristarko Samotraziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aristarko Samotraziakoa, grezieraz Ἀρίσταρχος, Arístarchos (K.a. 220 - 143) Antzinako Greziako gramatikari eta kritikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizantzioko Aristofanesen ikasle jarraitzailea, Antzinateko gramatikari ospetsuenetakoa da. Alexandriako liburutegi entzute handikoaren zuzendaria eta sona handia izan zuen filologia eskola baten sortzailea ere izan zen.

Aristarko eta haren maisua, Kanon alexandriarra deritzan sailkapen ezagunaren egiletzat dauzkate. Alabaina, Homeroren lanei buruzko kritikak ekarri dio omenik handiena. Batasun poetikoan oinarriturik, pasarte eta kanta batzuk apokrifotzat jo zituen eta beste zenbaiti buruz zalantzak agertu zituen. Villoisonek Venezian 1781ean aurkitutako lana da "Homeroren auzia" delakoaren iturburua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]