Aristides
Wikipedia(e)tik
Aristides edo Aristeides, grezieraz Ἀριστείδης, Zuzena izengoitiaz ezaguna (K.a. 550 inguruan - 467 inguruan) Atenasko jeneral eta politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Maratongo garaipena (K.a. 490) lortu zuten hamar buruzagietako bat izan zen. Temistokles aurkariak erbesteratu ondoren (K.a. 482), persiarren inbasiokoan (K.a. 480) deitu zioten berriro eta haiei nagusitzea lortu zuen (Salamina, K.a. 480 eta Plateas, K.a. 479). Harrez geroztik, Delosko Konfederakundea sortzen hartu zuen parte.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.