Aritmetika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umeentzako taula aritmetikoak, Lausanne, 1835

Aritmetika (αριθμός=zenbaki grezierako hitzetik datorrena), matematikako adar zahar eta elementalena da. Eguneroko bizitzan, aritmetika zenbakiekin egiten ditugun zenbait eragiketa (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa) bere barnean hartzen dituen matematikaren atala da. Edonork edozertarako erabil dezake aritmetika: eguneroko kontaketak, baina baita ere zientziako kalkulu aurreratuenak, aritmetikaz burutzen dira.

Historia

Aritmetika izena oinarrizko eragiketekin —“lau erregelekin”— lotzen da askotan. Baina jadanik Euklidesen Elementuetan, zenbakien eragiketa arruntak baino askoz gehiago aurkitu daiteke, hala nola zenbaki lehenen inguruko emaitzak, zenbaki perfektuak eta abar. Diofantok (K.o. III. mendea) koefiziente osoak dituzten zenbait ekuazio aztertu zituen, soluzio osoak bilatuz, eta hori izan zen Fermaten lanen abiapuntua XVII. mendean. Fermat, Euler eta Gauss izan ziren “goi-mailako aritmetikari” estatus berezia eman ziotenak. Zenbaki osoen propietateak aztertzen dituen matematikaren arloa izendatzeko aritmetika izena guztiz baztertu ez bada ere, gehienetan zenbaki-teoria izenaz ezagutzen da. Zenbaki-multzorik oinarrizkoenaren propietateak helburutzat dituen arren, teknikek ezinbestean irten behar dute hain multzo txikitik, eta zenbaki errealak edo konplexuak eta horien arteko funtzioak erabiltzen dituzten metodoak baliatu behar dira sarritan. Metodoen pisua aljebraikoa edo analitikoa izan, zenbaki-teoriari dagokion adjektiboa jar dakioke (zenbaki-teoria aljebraikoa, zenbaki-teoria analitikoa).

Oinarrizko eragiketak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aritmetika Aldatu lotura Wikidatan
Matematika Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.