Aritz Gorrotxategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aritz Gorrotxategi

Bizitza
JaiotzaDonostia1975eko martxoaren 31 (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Literaturaren Zubitegia: 187

Aritz Gorrotxategi Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 31) euskal idazlea da.

Zuzenbidean lizentziatua. Gidoigile (Goenkale, Balbemendi), zutabegile (Gaztetxulo, Egunkaria, Berria, Diario Vasco, Territorios gehigarria...), irakasle (EHU, Esperientzia Gelak, Sormen Tailerrak) eta itzultzaile jardun du.

2000. urtean Irun Hiria saria irabazi zuen, Kafkaren labankada eleberriarekin.

2001ean Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntza beka eskuratu zuen. Hiru urte geroago, erakunde berak antolatu sorkuntza literariorako Koldo Mitxelena beka lortu zuen. 2012an, Espainiako Kritikaren Saria euskarazko poesia alorrean Hariaz beste poema liburuagatik.

Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolatzaile taldekoa da. Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere bada.

Itzultzaile ere aritu da. Euskarara itzuli ditu: Itziar Minguezen Pura coincidencia. Kointzidentzia hutsa (2010, Point de Lunettes), Lev Tolstoiren Zer da artea? (2012, Meettok), J. M. Coetzeeren Jesusen haurtzaroa (2013, Meettok) eta Jesusen eskola-egunak (2017, Meettok), Philip K. Dicken Ordaina, Don DeLilloren Zero K (2016, Meettok) eta Julian Barnesen Istorio bakarra (2018, Meettok).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bloga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1997: "Satarka" eta "Bordari" sariak
  • 2000: Irun Hiria Saria Kafkaren labankada eleberriagatik
  • 2012: Kritikaren Saria Hariaz beste poema liburuagatik
  • 2015: Gabriel Aresti ipuin lehiaketan akzesita
  • 2015: Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketan Bada hor norbait lanagatik
  • 2016: Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria kontakizun-liburuan Zer egingo dugu orain opariekin? lanagatik
  • 2017: Gabriel Aresti ipuin lehiaketan akzesita
  • 2019: Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria poesiaren alorrean Amua lanagatik

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.