Aritza Bergara
Wikipedia(e)tik
Aritza Bergara Alustiza (Sestao, Bizkaia, 1972 - ) idazle, musikari eta euskal kulturari lotutako ekimen berrien sortzaile eta bultzatzailea da.
Abanto-Zierbenako Musika Eskolako sortzaile eta irakaslea da. Portugaleteko Elai-Alaik antolatutako Euskal Musika Tresnen Eskolan eta Gernikako Segundo Olaeta Musika Eskolan ere da irakasle. "Zugarramurdi" euskal musika tresnen taldearen eta “Albokale” albokarien bandaren sortzaile eta partehartzailea izan da. Halaber, folklore, batez ere mitologiaren inguruan, eta musika ekimen ugaritan parte hartu du.
[aldatu] Lanak
- "Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik" liburua eta DVD-rom interaktiboa. Adarmendi eta Orritz elkarteak sustatutako lana. 2010
- “Mitologika” bildumaren hiru liburuen idazlea
- “Orritz” Dantza Taldearen “Gauez gau” ikuskizunaren gidoiaren moldaketak.
- Kukubiltxok antolatutako “Akelarre” ikuskizunaren idazle-gidoilaria.
- "Neguko Solstizioa". Eusko Ikaskuntzak argitaratutako artikuloa. 2011