Arizko geltokia (Bilboko metroa)

Koordenatuak: 43°14′17″N 2°52′53″W / 43.238185°N 2.881378°W / 43.238185; -2.881378
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°14′17″N 2°52′53″W / 43.238185°N 2.881378°W / 43.238185; -2.881378
Ariz
Arizko geltokia inaugurazio egunean.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Etxebarri  Bilboko metroaren 2. linea  Basauri »
Kokapena
HelbideaLeón kalea, 9; 48970
UdalerriaBasauri,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaARZ
Gunea2. gunea
Irekiera2011ko otsailaren 28a
Bidaiariak1.955.885 (2017)[3]
IrisgarriaGeltoki erabilgarria [1][2]
Zerbitzuak  Pertsonaldun txarteldegia 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2Basauri - Kabiezes

Ariz Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Basauri udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 2011ko otsailaren 28an inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak hiru sarbide ditu, bi eskailera mekaniko bidezkoak eta hirugarrena igogailu bidezkoa.

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Kale Nagusia, 42 (Nagusia irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Valentzia kalea, 6 (Valencia irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Sarbide erabilgarria León kalea, 3 (Nagusia irteera)

Gaueko sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Kale Nagusia, 42 (Nagusia irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Sarbide erabilgarria León kalea, 3 (Nagusia irteera)

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ireki zenetik irisgarritasuna guztiz bermatzen ez duen Bilboko metro sareko geltoki bakarra da, mugikortasun urriko pertsonen hainbat elkartek diotenez.[4] 2008tik Arizko auzokoen eta Ondo Mugi elkarteek Basauriko Udalari eskatu zioten geltokia martxan jartzea espero zenerako metro sarbideetarako ibilbideak behar bezala aldatzea, irisgarritasun baldintzak betetzeko asmoz. Eskakizunari FEKOOR Gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko pertsonen federazioa batu zitzaion, baina erantzuna ezezkoa izan zen.[5]

Euskal Trenbide Sareak 2009an geltokiaren inguruan egindako txostenaren arabera irisgarritasuna ez dago bermatuta, geltokiko igogailura heltzeko %9 eta %13 bitarteko aldapak gainditu behar direlako.[1] Bestalde, Arartekoak ere bat egin zuen eta Basauriko Udalari eskatu zion Aragoi kalean igogailu bat eraiki zezan, metroko igogailura iristea errazteko. Hala ere, inauguratu zenetik ez zaie elkarte zein erakundeei erantzun eman.[2]

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, kanoiak altzairu eta beirazko elementu bilakatzen dira, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardenak, alegia.[6]

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[7]

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[8]

Arizko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2011-2017 (milioi bidaiari)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Deia. «Personas con Movilidad Reducida de Basauri denuncian que siguen "sin acceso" al metro pese a la nueva estación de Ariz» (Noiz kontsultatua: 2013-08-25).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b (Gaztelaniaz) Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física de Bizkaia FEKOOR. «Basauri reclama poder acceder a la nueva estación de metro de Ariz» (Noiz kontsultatua: 2013-08-25).
  3. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», 38 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  4. (Gaztelaniaz) El Correo. «Nueva petición de mejoras en la accesibilidad a la futura estación de metro de Ariz» (Noiz kontsultatua: 2013-08-25).
  5. (Gaztelaniaz) EFE. «Denuncian la falta de accesibilidad de la estación del metro de Basauri» (Noiz kontsultatua: 2013-08-25).
  6. «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  7. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  8. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa