Arkada Social

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arkada Social
Arkada Social taldearen kontzertua Arrasateko Uarkape frontoian.
Arkada Social taldearen kontzertua Arrasateko Uarkape frontoian.
Datuak
Jatorria Arrasate (Gipuzkoa)
Musika mota Punk-rock
Urteak 1997 - 2003
Diskoetxeak Guns of Brixton Records
Taldekideak
Hodei
Brian
Julio
Lehenagoko taldekideak
Ciri
Unai

Arkada Social 1997an Arrasaten sortu zen punk-rock taldea da.

Eduki-taula

[aldatu] Taldekideak

  • Hodei (ahotsa eta baxua)
  • Brian (gitarra)
  • Julio (bateria eta koruak)

[aldatu] Aurreko taldekideak

  • Ciri (ahotsa)
  • Unai (gitarra)

[aldatu] Historia

Arkada Social 1997. urtearen amaieran jaio zen Arrasaten. Taldea Kuadrilla bereko 5 lagunek osatu zuten: Ciri (ahotsa), Hodei (baxua eta koruak), Brian (gitarra), Unai (gitarra) eta Julio (bateria).

1999an Cirik taldea utzi zuen, ondorioz, Hodei abeslari bezala hasi zen baxua jotzen jarritu zuelarik eta Juliok koruak egingo zituen. Beranduago 2001ean Unaik taldea uztea erabaki zuen. Honela taldea hirukote bezala gelditu zen.

2001. urtearen erdialdean, Euskal Herrian zehar 50 kontzertu eman ondoren, abesti zahar asko alde batera utzi eta berriak egiten hasi ziren. Kantu berri hauekin 2001ko gabonetan beraien lehen diskoa grabatu zuten "Sin sufrimiento no hay gloria" izenekoa. Disko hau 2003an argitaratu zen Guns of Brixton Records zigilupean.

2003. urte amaieran taldea desegin zen.

2006an taldea desegin zenean gelditu ziren 3 taldekideek agur kontzertu batzuk ematea pentsatu zuten. 3 kontzertuko bira txiki bat egin zuten Añorgan (Gaztetxean), Arrasateko Monterron parkean (2006-06-10) eta azkena Arrasaten berriz ere 360 Aretoan (2006-09-21). Kontzertuek izugarrizko arrakasta izan zuten, horrenbestekoa izan zen, ezen azken kontzertuan (kontzertu berezia izan zena) aretoa txiki gelditu zen eta jende asko kanpoan gelditu zen. Hau ikusita beste azken kontzertu bat egitea erabaki zuten, oraingoan Bergarako Jam aretoan (2006-11-18).

Azken bi kontzertuetan hasierako abestiak ere jo zituzten, hasierako taldekideekin. Azken bira honetarako 6 abestiko disko bat ere kaleratu zuten. Gainera birako kontzertuak grabatu egin ziren, etorkizunean DVD bat ateratzeko asmoarekin.

2008 otsailean taldea berriz ere agertokira igo zen. Oraingo honetan Des-kontrol taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten. Kontzertua Arrasateko Uarkape pilotalekuan izan zen.

[aldatu] Diskografia

[aldatu] Bildumak

[aldatu] Bideoak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak