Arkelao Ktistes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arkelao Ktistes, Kapadoziako azken erregea izan zen. K. a. 36 eta 17 bitartean gobernatu zuen. Ariarates X.a Eusebio Filadelfo erahila izan ondoren bihurtu zen Kapadozioako errege.

Marko Antonio triunbiroak jarri zuen errege bezala, baina Arkelaok hau traditu zuen Aktiumeko guduan, K. a. 31. urtean. Oktaviok, bere erresuma, Zilizia zati batekin eta Armenia Txikiarekin handituz saritu zuen.

Ez zen ospetsua izan bere mendekoen artean, hauek, bere aurkako salaketa bat ere eraman zutelarik Erromara, kasu honetan, denbora asko beranduago enperadore izango zen Tiberiok defendatu zuelarik. Baina Tiberio enperadore bihurtu zenean, konspirazio bat sortzeaz salatu zuen, eta Erroman baztertua hil zen. Kapadoziaren independentziaren amaiera izan zen, Erromatar Inperioaren probintzia bihurtu zena.