Arkijasko bigarren gudua
| Arkijasko bigarren gudua | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Iparraldeko frontea – Lehen Karlistada | |||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Tomas Zumalakarregi Manuel Iturralde |
Manuel Lorenzo Marcelino Oraa |
||||||
| Indarrak | |||||||
| 8.500[1] | 14.000[1] | ||||||
| Galerak | |||||||
| Asko | |||||||
Arkijasko bigarren gudua 1835eko otsailaren 5ean Arkijas inguruan gertatu zen gudua izan zen.
Gudua [aldatu]
Arkijasko lehenengo guduan garaileak izan ez zirenez, liberalek berriro Zumalakarregik Arquijasko zubian zuen kokagunea eraso zuten.
Espoz Minak 5.000 oinezko eta zaldun bidali zituen gudu-zelaira[1]. Manuel Lorenzo, Marcelino Oraa eta beste jeneralek 9.000 soldadu isabelino inguru zituzten Lizarran. Espoz y Minak Arkijasen Ega zeharkatzeko agindua eman zien[1].
Zumalakarregik, berriz, 8.500 soldadu besterik ez zituen. Berarekin batera Iturralde, Gibelalde, Villareal eta Miguel Gómez Damas jeneralak zeuden[1].
Otsailaren 5ean liberalek karlistak zeuden Ega ibaiaren beste aldean kokatu ziren. Nahiz eta zenbait aldiz eraso egin beti karlistek menderatuak izan ziren, erori asko izanik. Azkenean inguruetako herrietara atzera egitea erabaki zuten[1].