Arkitektura historizista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.
Ajuriaenea (Gasteiz), euskal neobarrokoa.
Aleksandr Nevski katedrala (Sofia), neobizantziarra, Alexandre Pomerantsev arkitektoarena.
Erresuma Batuko legebiltzarra, britainiar neogotikoa.

Arkitektura historizista edo historizismoa, nagusiki XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran garatu zen, eta, bere ahalegin guztiak, iragan garaietako arkitektura berreskuratzeko ziren. Beste garai batzuetako arkitektura estiloak imitatzean zetzan, mende horretako ezaugarri kultural batzuk gehituz, arkitektura eklektikoak, zerbait berria sortzeko estiloak nahasten zituen bitartean. Joera ezberdinak nabarmen daitezke, neobizantziarra, neomudejarra, neobarrokoa... kasu.

Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospetsuen egin zena eta indar gehien hartu zuen estiloa, Britainiar Uharteetan praktikatu zen arkitektura neogotikoa izan zen arren, bere izenak dioen bezala, gotiko berri berpiztu batean oinarritzen zena. Estilo honetan eginiko eraikinen artean, Britainiar Legebiltzarra edo Westminsterreko Jauregia nabarmendu behar da, August Pugin eta Charles Barryk proiektatua. Ekialdeko aldaera batzuk ere garrantzia izan zuten, neogotiko indiarrak kasu, honen barnean, Brightoneko Royal Pavilion deritzona nabarmen daitekeelarik, John Nashek egina.

Espainian, neomudejar eta neoherreriar estiloak nabarmendu ziren, estilo propio eta nazional baten adierazpen bezala.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian beste hainbat estiloz gain (neogotikoa, neoklasikoa, neobarrokoa eta Espainia-Frantzietako eskualde estilo ugari), berezko arkitektura historizista garatu zen: euskal estiloko arkitektura eta honen aldaerak (neolapurtarra, neogipuzkoarra, euskal neobarrokoa...).

Latinoamerikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromantizismoak kalera atera zuen nazionalismo horren ondorioz, XIX. mendeko arte iberoamerikarretan, "nortasun nazionala" aurkitzeko grina ikus daiteke. Arkitekturari dagokionez, honek, bere isla izan zuen historizismoari esker. Arkitektura historizista, Iberoamerikan, espainiarrak iritsi aurreko arkitektura imitatzen eta garaiko ereduen arabera berrinterpretatzen saiatu zuen.

Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkitektura historizista Aldatu lotura Wikidatan