Arkitektura iraunkor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
BedZED etxebizitzak, Londres.
Vauban auzoa, Friburgon (Alemania). Energia positiboko etxebizitzak dira hauek.

Arkitektura iraunkorra edo ekologikoa ingurumenarekin errespetu handiz jokatzen dutenak dira eta energiaren erabilpen iraunkorra egiten dute. Honetaz aparte, energia berriztagarrietan ikertzea behartzen dute, material batzuk naturarekin duten inpaktua aztertzearekin batera. Energia kontsumo minimoa lortu nahi duten eraikin motak dira, honekin batera, beste helburu nagusia, material ekologikoak eta erraz birziklagarriak erabiltzea da.

Eraikuntza iraunkorrak honako alderdi hauek izaten ditu kontuan:

  • Baliabideen kontserbazioa.
  • Baliabideen berrerabilpena.
  • Eraikuntzarako material berriztagarrien erabilpena.
  • Materialen bizi iraupena kontuan izanda, hondakinen aurrezaintza.
  • Energia kontsumoa gutxiagotu.
  • Urbanizazio, material eta eraikuntzaren kalitatearen areagotzea.
  • Ingurumenaren babesa.
  • Eraikuntzetan inguru ez toxikoa sustatzea.

Beharraren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun , igoera demografiakoa izugarria da eta baliabide naturaren erabilpena horrela jarraitzen badu, ondorengoentzako baliabide hauen potentzia nabarmen jaitsiko da.Orain biziki gertatzen ari diren hainbat fenomeno natural .adib: Negutegi efektua, Euri azidoa... etab.

  • Zenbait jarduera ekonomikoen ondorioz gertatzen ari dira, haien artean: Eraikuntza.
  • Gero eta gehiago eraikitzen da eta kontuan hartu behar da, etxebizitzak, baliabideen 20% eta 50% kontsumitzen dutela.
  • Baliabide mineralak erauztea ez da oso osasungarria naturarekiko(meategiak, harrobiak...),Eraikuntzak sortzen dituen hondakinak ere ez lirateke ahaztu beharko.
  • Askotan hondakinen birziklapena ez dago ziurtatuta eta sortutako hondakinen kantitatea izugarria izan daiteke.
  • Guztientzako hiri bihurtu nahi den esparru urbanizatu bat sortu nahi da.

Eskema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira jorratu beharreko arloak[1]:

Uraren tratamendua: Ura aurreztea da etxebizitza ekologikoen helburu nagusietako bat. Badago modu errez bat hori egiteko.Ura hainbat aldiz erabiltzea, zirkuitu desberdinetatik basaraziz edo errazago, ur zikina ere zenbait gauzetarako erabilgarria da.Euria egiten duenean ere, eraikuntza altuetan, azotean geratzen den ura gainontzeko solairuetan erabiltzeko, hoditeria sistema baten bidez. Ureztatzeko, komunerako edota garbiketarako erabilgarria da.

Eguzki - energiaren bidezko energia lorpena: Eguzki - energia oso baliagarria da , ura berotzeko eta berogailua pizteko energia adina lortzeko. Konexio orokorrean elektrizitaterik gabe geratzen bazarete ere energia kantitate hori sortzeko gai izan daiteke. Legalki, badago lege bat Eguzki -energia defendatzen duena eta etxe berrietan kontsumitzen den energiaren portzentaje bat honen bidez lortu behar dela alegia.

Berogailua eta errefrigerazioa: Erregaiaren kontsumoa jaitsi daiteke era berogailuan zein errefrigerazioan, horretarako badago modu errez bat: Bero-ponpa deritzo, Elektrizitatearen bidez funtzionatzen du eta galdarak baino emaitza hobeagoak ematen ditu.Aipatutako bi funtzioetarako guztiz erabilgarria da.

Materialak: Material ekologikoen zerrenda nagusia.

  • Termobuztina.
  • Zeramika arindua.
  • bloke konglomeratuak
  • Adreilu gordina
  • Lur pentsatuzko blokeak.
  • Mallazoa (banbuarekin egina)

Badaude ere azken honekin prozesu batzuk: Adib:

  • Eraikuntzan gatzarien kokapen estrategikoa burdin gutxiago kontsumitu arren.Aldi berean burdin birziklatua erabil daiteke.
  • hondakin organikoak erabiltzea biogasa egiteko.
  • fatxadan tapaki begetalak erabiltzea isolatzaile akustiko eta termiko moduan.

Material ekologikoak zenbait ezaugarri bete behar dituzte. Garrantzitsuenak:

  • Isolamendu termiko eta akustikoa.
  • Erresistentzia.
  • Birziklagarriak.
  • Biodegradagarriak.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoauzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe-orratzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza 2009-ko maiatzaren 15-a
  • Bahrein World Trade Center. Eguzkiaren eta haizearen bitartez , energia berez ekoizten du. 240 metro eta 50 solairuk osatzen dute. 3 aire sorgailu ditu, 1,3 GWh sortzen dituztenak , gutxi gora behera, 2 dorreek behar duten energiaren 15% sortzen dute. Eraikina, itsasoaren aurrean dago kokatua eta Golko Persikoko haizeaz baliatzen da haize errotak mugiarazteko. Esan bezala, Manama haizeaz baliatzeko aerodinamikoki eraikita dago, bi dorreek haizea errotak dauden lekura eramaten dute alegia.
  • Dynamic tower. 420 metro eta 80 solairuko eraikina da. Oraindik ez dago bukatuta, 2010 urtean zabalduko da. Aurrefabrikatutako moduluak erabiliz bere altueraz eta teknologiaz baliatuko da, energetikoki buruaskia izateko. Modulu bakoitza eraikuntzaren solairu bat da, solairu bakoitza 360 gradutako mugimendua daukate eta bertan bizitzen bakoitza nahi duen moduan mugitu ahal izango du. Moduluen tartean,haizeari onura ateratzen dioten haize-errotak daude.
  • Pearl river tower. 310 metro eta 70 solairu ditu. Oraindik ez dago bukatuta, uste dute 2010-erako bukatuta egongo dela. Fatxada, Eguzki panel zeharkagarriak osatzen dute. Eraikuntza 3 zatitan banatuta dago, banaketa dagoen alderdian haizea mugiarazten dituzten turbinak daude.Behar duen baino energia kantitate handiagoa ekoiztuko duela kalkulatzen du.

Arkitektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen arkitektura iraunkorra egiten duten hainbat arkitekto:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkitektura iraunkor Aldatu lotura Wikidatan