Arku (arkitektura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oinarrizko arkua

Arkua egitura kurbo bat da, tarte huts bat uzteko eta pisu jakin bat eusteko ahalmena duena. Eraikuntza elementu honek hainbat itxura eduki dezake.

Arkuak, jasotzen dituen kargak (bai berezko kargak bai gainkargak) alboetara mugiarazten ditu, arkua bera eusten duten pilare edo horma zatietaraino. Konpresiora egiten du lan, eta horregatik ekidinezina da eusten den puntuetan bultzada horizontalak sortzea; beraz, horma edo pilareen berezko masa ez bada nahikoa bulkada horizontal hauek eusteko, ostiko edota ostiko-arku bidezko arriostramendua behar izango da arkua irauli ez dadin.

Arku baten elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arku baten eskema: 1. Giltzarria, 2. Dobela, 3. Arkugainera/Estradosa, 4. Inposta, 5. Arkubarnera/Intradosa, 6. Gezia, 7. Argia, baoa, 8. Kontrahorma
  • Dobelak, erpinik gabeko falka formadun piezak, arkua osatzen dutenak. Arkuaren erdiko dobelak, arkua goialdean ixten duenak, giltzarri izena hartzen du. Ertzetako dobelak, kargak hartzen dituztenak, salmerrak dira. Dobelen barneko, azpialdeko aldeari intrados esaten zaio eta kanpoaldeari estrados..
  • Zentroa. Inpostaren gainetik edo azpitik egon daiteke. Zentro bat baina gehiago egon daitezke.
  • Gezia. Arku baten gezia honen altuera da, arkua hasten den lerrotik giltzarriraino neurtua.
  • Argia. Arkuaren argia honen zabalera da, salmerretik salmerrera dagoen distantzia.
  • Lerdentasuna, gezi eta argiaren arteko erlazioa da, normalean zatiki eran ematen delarik (1/2, 1/3, etab.).
  • Inposta: Arku bat bermatzen den irtengune edo moldura. Arkua abiatzen den lerroa.

Arku motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentro bakarrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erdi puntuko arkua edo Arku erdizirkularra: Zirkunferentziaren zentroa inposta lerroan dago, beraz, geziaren neurria argiaren erdia da.
  • Arku beheratua: Geziaren altuera argiaren erdia baino txikiagoa bada.
  • Arku goratua: Geziaren altuera argiaren erdia baino handiagoa bada.
  • Ferra arkua: Arkuaren goragunea kurba bat bada, eta orduan arkuaren kurba zirkunferentzia erdia baino gehiago da. Arkuaren erdigunea inposta lerrotik gora dago.

Bi zentrokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arku zorrotza: Arkuaren bi kurbak angelu zorrotza osatzen dute giltzarrian. Zentroaren kokapenaren arabera, izen desberdinak hartzen dituzte:
    • Puntu osokoa kurben bi zentroak arkuaren abiapuntutan daudenean, inposta lerroan.
    • Heren-puntukoa argia 3 zatitan banatuko bagenu, kurben zentroak erdiko herenaren ertz puntuetan daudenean.
    • Laurden-puntukoa argia 4 zatitan banatuko bagenu, kurben zentroak erdiko bi laurdenen ertz puntuetan daudenean.

Hiru zentrokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Karpanel arkua: Bi zentro inposta lerroan eta beste bat lerro horren azpitik.
  • Trankil arkua: Salmerrak altuera desberdinean daudenean.
  • Arku hanpatua: Ferra-arku zorrotza. Arku arabiar ere esaten zaio.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste irizpide batzuen arabera, arkuak beste era batera izenda daitezke:

  • Arku txaranbeldua: Horma baten azal batetik bestera argia handitzen edo txikitzen doan arku-mota. Asko erabili izan da arkitekturan leihoak eta atariak osatzerakoan. Leihoetan txaranbeldu laua da arruntena; atarietan, ordea, ohizkoagoa da apaindutako arkiboltez egindako txaranbeldua.
  • Ostiko-arkua: Ostiko batetik sortzen den arrapala-arkua, beste arku baten edo ganga baten bultzada horizontalak eusten dituena. Arkitektura gotikoan erabili zen, batez ere katedral handietan.
  • Deskarga-arkua: Ateburu, leihoburu edota beste arku baten gainean kokatzen den arku itsua, kargen zati bat eusteko, azpiko elementuak jasan behar dituen kargak gutxituz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arku (arkitektura) Aldatu lotura Wikidatan