Arku zirkunhorizontal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2006ko ekainak 3an Idaho estatubatuar estatuko Coeur d'Alene herrian argazkia hartutako arku zirkunhorizontala
2007ko ekainak 30ean Ohio estatubatuar estatuko Hocking Hills herrian argazkia hartutako arku zirkunhorizontala

Arku zirkunhorizontala (ingelesez CHA siglekin laburtua), suzko ostadar bezala ere ezagutua, itxuraz, ostadar baten antzeko halo edo fenomeno optiko bat da, baina, ostadarretik, zirru hodeietan dauden izotz kristaletan argia errefraktatzen delako ezberdintzen da.

Eguzkia zeruan altu dagoenean gertatzen da, gutxienez, 58º ostertzaren gainetik, eta zirro hodeien presentzian bakarrik gerta daiteke. Honela, iparralde latitudeko 55ºtik iparralderago dauden tokietan ezin da ikusi, noiz behinka mendietatik izan ezik.

Gertaera hau, nahiko ez ohikoa da, izotz kristalek, horizontalki lerrokatuak egon behar baitute altu dagoen eguzkiaren argia errefraktatzeko. Arkua, eguzki izpiak, horizontalki orientatutako kristal hexagonal lauetan, alde bertikaleko aurpegi batetik sartu eta behealdeko aurpegitik irtetzen diren heinean eratzen da. 90ºko okerdura da ondo banatutako koloreak ostadar bezala eragiten dituena, eta, kristalen lerrokadura zuzena baldin bada, zirro hodeiak ostadar gar bat balitz bezala dizdira egitea eragiten du.

Arku zirkunhorizontal bat, behealboko arku batekin nahastu daiteke eguzkia zeruan altu dagoenean; lehena, beti horizontalki orientatua dago, bigarrena, berriz, ostadar sekzio bat bezala, adibidez, ostertzetik gora luzatzen den arku bat bezala.

Bereziki ona den adibide bat, AEBetko Idaho estatuko iparmendebaldean 2006ko ekainak 3an argazkia atera zitzaion bat da, eta New Scientist eta Daily Mailen argitaratua izan zen (azken kasu honetan "ostadarra sutan" azpizenburupean). Gertaera, sarri erakutsi zenez National Geographic Newsen, berriak berehala zabaldu ziren Interneten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arku zirkunhorizontal Aldatu lotura Wikidatan