Armée Révolutionnaire Bretonne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armée Révolutionnaire Bretonne
Kan bale an ARB
Datuak
Motaalderdi politikoa eta erakunde terrorista
Historia
Sorrera1971

Armée Révolutionnaire Bretonne edo ARB (euskaraz: «Bretainiar Armada Iraultzailea») bretainiar erakunde armatu independentista da. Bretainia Frantziaren menpe gelditu zen 1524an eta badauka kultura eta hizkuntza propioak. 1789an berezko legedia ukatu zitzaion Bretainiari, eta hizkuntza debekatua izan zen.

1963an Front de Libération de la Bretagne (Bretainiako Askapen Frontea) sortu zen Frantziaren Bretainiarekiko jarrera salatzeko asmoz. 1966an ekintza armatuak hasi zituzten eta ARB sortu zen ekintza hauetaz arduratzeko. Batzuetan Emgann talde antikapitalista eta independentista ARBrekin lotu nahi izan da.


ARBren helburuak sinbolikoak baino ez dira izan, eta uste da 200 eraso baino gehiago lotu daitezkeela erakundearekin, hauetako bakar batean biktimak izan direlarik: 2000n lehergailu bat zartarazi zuten Queverteko McDonald's jatetxe batean, zerbitzari bat hilez. Helburuen aldaketa ETArekin egin omen zuten itunari egotzi zitzaion. Era berean, eraso honek euren jarrera antiamerikar eta alterglobalistarekin azaldu zuen.

1999ko irailean ETA eta ARB erakundeetako kideek osatutako komando batek lehergai lantegi bat eraso zuten Plevinen, zortzi tona Titadyne dinamita baino gehiago lapurtuz.

ARBren helburuak euskal eginkari bati azaldutako ideian oinarritzen dira:

« Frantzia ez da diktadura bat, baina ez dago demokrazia osorik Bretainian. Frantziar Konstituzioak bretainiar herriaren existentzia, gure lurraldearen batasuna eta bretainiera onartzen dituenean, benetako eztabaida demokratiko baterako baldintzak izango dira. Jarduera armatua da guretzat baldintza hauek lortzeko tresna eraginkor bakarra. »


Frantziar estatuak biolentziarekiko zero-tolerantzia politika mantentzen du. McDonalds'eko erasoarekin lotutako kideen azken epaiketek zigor handien emaitza izan zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]