Armada Gorriaren Frakzioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rote Armee Fraktion
Ikurra: RAF-en zigilua
Siglak: RAF
Jarduera epea: 1970 - 1998
Kide ezagunak:
Ideologia: Komunista (ezker muturra)
Kokapena: Alemania
Eremua: Alemaniako Errepublika Federala edo Mendebaldeko Alemania
Aurkari nagusiak: Alemania Federaleko estatu egitura

Armada Gorriaren Frakzioa, alemanieraz Rote Armee Fraktion, sinpleki RAF edo Baader-Meinhof Taldea (kide nagusienen abizenengatik), Mendebaldeko Alemaniako talde armatu ezagun eta garrantzitsuenetarikoa izan zen, ezkerreko joera iraultzaile nabarmenekoa. Erakunde [[fokismo|fokistatzat] hartzen da, ikuspegi marxista batekin.

Erakunde armatu hau 1970. urtean sortu zen, eta ekintzak burutu zituen 1993. urtera arte. Hegoamerikako hiriko gerrillen moduko erresistentzia talde armatua izan nahi zuen, Uruguaiko Tupamaroen antzera. Gerrillen guda Estatu Batuen inperialismoaren, kapitalismoaren eta sistemaren aurkako askapen borroka internazional moduan ulertzen zuten.

Talde honen ibilbide militarrean, 1977ko udazkena bereziki azpimarragarria da, RAFen ekinbide armatuaren gogortasunak estatu-krisi bat sorrarazi baitzuen Mendebaldeko Alemanian, udazken alemaniar izenarekin ezagun egin zena. RAFek 1998an disolbatu zuen bere burua ofizialki, nahiz eta ordurako bost urte zeramatzan ekintza armaturik egin gabe. Ordura arteko borrokan, 34 lagun hil zituen eta aldi berean, bere 20 militante galdu.

[aldatu] Isla zineman

2009ko martxoaren 13an, Der Baader Meinhof Komplex filma estreinatu zuten,Uli Edel zuzendari alemaniarrarena.

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Armada Gorriaren Frakzioa

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak