Armagheko konderria
| Armagheko konderria County Armagh (en) Contae Ard Mhacha (ga) |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Probintzia | |
| Hiriburua | Armagh |
| Biztanleria | 159.085 biztanle |
| Azalera | 1.254 km2 |
| Webgunea | |
Armagheko konderria (Contae Ard Mhacha irlanderaz), Erresuma Batuko Ipar Irlanda osatzen duten sei konderrietako bat da. Britainiaren agintaritzapean dago.
"Irlandako Baratza" ezizenez ezagutua da, bere lur emankorrengatik. Bere hiri garrantzitsuena Armagh da, nahiz eta Craigavonen metropoli eremua haundiagoa izan. 1.254 Km² azalera du eta 159.085 biztanle ditu.
Konderriak iparraldean Neagh aintzirarekin egiten du muga, ekialdean Downeko konderriarekin, hegoaldean Loutheko konderriarekin Irlandako Errepublikan, eta mendebaldean Tyroneko konderriarekin eta Monaghaneko konderriarekin.
Armagh konderriaren hegoaldea Europa mendebaldeko eremu militarizatuena omen da, Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikaren arteko muga gatazken ondorioz. Eskualdea IRA-ren babeslekua izan da eta ondorioz konderriak "Bidelapurren Konderria" ezizena jaso du. Hegoaldeko biztanlegoaren % 90 inguruk nazionalistatzat du bere burua eta britainiar okupazio militarraren aurka dago.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Blackwater ibaiak Tyroneko konderriarekin ezartzen du muga. Bann ibaiak Armagh konderria iparretik ekialdera gurutzazen du, urak Neagh aintziran isuriaz. Konderriaren mendiak Silver Guillion, Carrigatuke eta Camlough dira.
Armagh konderriari dagozkion diren uharte asko daude Neagh lakuaren eremuan: Coney Uhartea, Derrywarragh Uhartea edo Padian dira horietako batzuk.
Hiriak eta herriak [aldatu]
Metropoli eremu handiena Craigavon da 57.865 biztanlerekin, bertan Craigavon, Lurgan eta Portadown dira partaide garrantzitsuenak. Bestalde aipatu behar da Newry hiriaren mendebaldeko auzoa ere Armagheko konderrian dagoela.
- Lurgan/an Lorgain (23.000 biztanle)
- Portadown/Port a' Dúnáin (22.000)
- Armagh/Ard Mhacha (14.590), hiriburua
- Craigavon/Creag Abhann (12.500)
- Tandagree/Tóin re Gaoith (3.050)
Historia [aldatu]
IV menderarte Ulaid leinuaren lurraldea izan zen, baina Hiru Collen inbasioaren ondoren XII menderarte Colla "gorria" leinua izan zen nagusi. Konderria hainbat baroierritan banatu zen ondoren eta bakoitzaren jabetza jauntxo desberdinek hartu zuten; O'Rogan, O'Neill eta O'Larkin besteak beste. Normandiarren indarrak gora egin ahala MacCann leinua jabetu zen lurralde guztiaz.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Armagheko San Patrizio katedrala
- Gosford gaztelua
- Emain Macha, Irlandako antzinako gotorlekua
- Slieve Gullion mendia
Pertsona ezagunak [aldatu]
- Ian Paisley (1926- ), politikaria.
Iruditegia [aldatu]
-
Craigavoneko aintzirak
Kanpo loturak [aldatu]
|
||||||||||||||||