Armand-Emmanuel du Plessis de Richelieu

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:48, 26 apirila 2015
Armand Emmanuel du Plessis

Armand Emmanuel du Plessis de Chinon (Paris, 1766ko irailaren 25a - ibidem, 1822ko maiatzaren 17a) frantses militar eta politikaria izan zen. Richelieu mariskalaren biloba zen, Fronsaceko dukea sortzez. Frantzia utzi zuen 1790ean eta Errusiako gudarostean borrokatu zen turkiarren aurka. 1803-1814 urteetan Odesako gobernari izan zen. Frantzian berriro monarkia berrezarri zenean itzuli zen, eta Lehen ministro izendatu zuten 1815eko azaroan. Aginpidean zegoela, ez zuen ezer egin monarkiazaleen izu-ekintzak eta mendekuzko hilketak galarazteko. 1818an Decazes liberalagoak hartu zuen haren lekua, eta 1820an berriro ezarri zuten Lehen ministro, eskuin-muturrekoek hala eskatuta. 1821ean utzi behar izan zuen kargua, inoren gogokoa ez zelako.

Erreferentziak