Armeniako Erresuma (Erdi Aroa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Armeniako Erresuma
Բագրատունիների Թագավորություն

885 – 1045
Monarkia
Bagrotuniflagx.jpg
Bagratuni Armenia 1000-en.svg
Hiriburua Dvin
Kars
Ani (961etik aurrera)
Hizkuntza(k) Armeniera
Erlijioa Kristautasuna
Dirua Hyperpyron, Dinarra
Aurrekoa
Flag of None.svg Armeniako Emirrerria
Ondorengoak
Bizantziar Inperioa Flag of Palaeologus Dynasty.svg
Ziliziako Armeniar Erresuma Flag of None.svg
Zakaridarren Armenia Flag of None.svg

Armeniako Erresuma (batzuetan ere Bagratidarren Armenia, Armenieraz: Բագրատունիների Թագավորություն Bagratunineri Tagavorutyun), Ashot I.a Bagratunik 885an sortu zuen estatua izan zen, Armenia Handia arabiar omeiatar eta abbastarren esku bi mendez egon ondoren. Beste bi botere handiek ez bezala (Abbastarrak eta bizantziarrak) Ashot I.ak lortu zuen hainbat familia armeniar noble batu eta Armenia arabiarrengandik urruntzea.

Ashoten arrakasta oraindik handiagoa izan zen lortu zuenean bi arabiar eta bizantziar estatuen artean beste estatu bat sortu eta mantentzea. Kaliferriak Ashot "printzeen artean printzea" izendatu zuen 862 urtean eta geroago errege 884 edo 885. urtean. Erresuma honen sorrerarekin beste batzuk sortu ziren: Lori-Tashir, Taron, Vaspurakan Erresuma, Kars, Khachen eta Syunik bezala. Estatu guzti hauen arteko batasuna zaila zen mantentzeko eta honek euren kontra egin zuen. Ashot III.aren erregealdian Ani bilakatu zen hiriburua eta zentru ekonomiko eta kultural bilakatu zen.

XI. mendearen hasieran erresumaren beherakada eta erorrera iritsi zen. Basil II.a Enperadoreak lortu zuen Armeniako hego-mendebaldeko zonalde batzuk bereganatzea eta Hovhannes-Smbat erregeak bere erreinua 1022an Bizantziarrei eskaini zien bere erreinua hil odnoren. Hala ere 1041an Gagik II.ak ez zuen bere aurrekoaren hitza bete eta erresistentzia mantendu zuen 1045. urterarte.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Armeniako Erresuma (Erdi Aroa) Aldatu lotura Wikidatan