Arminio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hermannsdenkmal, Arminioren omenezko monumentua Teutoburgon.

Arminio, latinez Armenius, (K. a. 18/19 - K. o. 21) Keruskotar herriaren buruzagia izan zen, Teutoburgoko oihaneko guduan erromatarren armada garaitu zuena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Germanian jaio zen K.a 18an. Segimer agintari keruskotarraren semea zen. Laster lortu zuen erromatar hiritartasuna. K.o 4. urtetik, keruskotar talde baten agintari izan zen, talde hau, erromatar legioaren talde laguntzailea zelarik, eta Panoniako altxamenduak baretzera joan zen.

Keruskotar agintaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o 7. edo 8. urtean itzuli zen Germaniara. Berehala, beste tribu batzuetako agintariekin, erromatarren aurkako konplot bat prestatzen hasi zen

Varo eta Teutoburgoko guda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o. 9. urtean, Augustok, Varo bidali zuen Germania Magnara, probintzia hau, behin betiko, erromatar bihurtzeko asmoz. Baina germaniarrak prest zeuden, eta Arminiok, Varoren konfiantza bereganatuz, erromatarra eta bere gudarostea, Rhineko kanpamenduetatik oso urrutiratu zituen, Teutoburgora heldu ziren arte. Han, erromatar gudaloste osoa, germaniarrek prestaturiko segada batean erori zen, eta gudarosteko hiru legioak, txikiturik geratu ziren.

Germanikoren erasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudu hori gertatu eta lau urtera, Germanikok, 50.000 soldaduko gudarostearekin, lurralde berbera inbaditu zuen, eta hainbat borroka irabazi zituen inguruan.

Arminiok ondo eutsi zien hainbat guduei eta Zezinak gidatutako beste gudaroste bat ia deuseztu zuen. Ingiomerrek, Arminioren osabak, baina, kanpamendu erromatarra behar baino lehenago eraso zuen, eta hori izan zen Zezina Varo bezala ez amaitzearen arrazoi nagusiena. Cecinak, kanpamendua utzi eta geratzen zitzaizkion soldaduekin ihes egin zuen, Ingiomerrek, erromatar kanpamendua arpilatzen zuen bitartean.

Thusnelda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urte geroago, 15. urtean, Germanikok berriz eraso zituen germaniarren finkapenak, eta Thusnelda, Arminioren emaztea harrapatu zuen, honen aita zen Segestesek erromatarrei emana, Arminioren aurkako mendeku bezala. Izan ere, Segestek, bere alaba, beste gizon bati eskeini zion emazte bezala, baina Thusneldak Arminiorekin ihes egin zuen, eta bikotea ezkondu egin zen, Teutoburgoko guduaren ondoren. Segestes eta bere taldea, erromatarren bezero ziren, eta Arminioren askapen politikaren aurka zeuden.

Flavok, Arminioren anaiak, erromatarrekin elkarlana egiteko esan zion honi, baina ezezkoa eman zion. Horren ondoren, Idistavison erromatar eta germaniarren arteko gatazka handi bat sortu zen, Minden herritik gertu, ziurrenik. Baina Arminiok ezin izan zuen bere emaztea berreskuratu.

Thusnelda Erromara eraman eta Germanikoren garaipen desfilean erakutsia izan zen, 18an. Ez zen sekula gehiago Germaniara itzuli. Eta ez zuen sekula gehiago bere familia ikusi ahal izan, historiatik erabat desagertuz. Gatibutzan izan zuen semea, Tumeliko, Arminioren semea ere bazena, Ravenan gladiadore bezala prestatua izan zen. 30 urte bete aurretik hil zen, gladiadoreen arteko borrokaldi batean.

Azken gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipaturiko Idistavisoko gudua izan zen Germaniko eta Arminioren artean gertatu zen azkena, 16. urtean gertaturikoa, Weser ibaitik gertu. Berriz ere, Ingiomer Arminioren osabaren trakeskeriagatik, erromatarrek beste porrot bat eragotzi ahal izan zuten. Hauxe izan zen erromatarrek, Germania Magna konkistatzeko egin zuten azkeneko saiakera. Hemendik aurrera, Inperioko iparraldeko muga, Rhin ibaia itsasoratzen zen tokian geratu zen behin betiko.

Elkartasuna hautsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrak Rhin ibaiko mugara itzuli ondoren, oraingo Bohemia txekiar eskualdean bizi ziren markomandarrek, Arminioren keruskotarren aurkako gudua izan zuten, eta honek, Arminio eta Marbod markomandar agintariaren arteko elkartasuna hautsi zuen. Arminiok, erromatarren aurkako elkartasun gogor bat sortu nahi zuen, baina Marbodek ez zuen Arminioren euskarri bezala jokatu nahi, nahiz eta keruskotarrak, Varoren burua bidali zion.

Traiziozko heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marbod eta Arminioren arteko gudua, lehenaren atzeraegite batekin amaitu zen. Arminiok, nahiko lan zuen bere emaztearen familiak eta erromatarren aldeko beste agintari batzuek sortzen zizkioten arazoak konpontzen. 21. urtean hila izan zen, bere emaztearen senide batzuen esku.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arminio Aldatu lotura Wikidatan