Arnaldo Otegi
Wikipedia(e)tik
Arnaldo Otegi Mondragon 1958ko uztailaren 6an Elgoibarren, (Gipuzkoa), jaiotako politikari abertzale eta marxista, Batasuneko bozeramaile eta legebiltzarkide ohia da.
[aldatu] Biografia
Otegi 1958ko Uztailaren 6an jaio zen Elgoibarren (Gipuzkoa), eta Filosofia eta Letretan lizentziatua da.
1977. urtean Frantziara alde egin behar izan zuen ETA (p-m)ko komando batekin erlazionatu zutenean. Hori dela eta espetxera sartu zuten bahiketa bat egitea leporatuta. 1990ean kalera irten zen bere espetxe zigorra bete ondoren.
1996tik aurrera Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea eta bozeramailea izan da. 2006an berriro sartu zuten espetxera, bi aldiz, egun batzuetarako, ETArekin harremana izatea leporatuta.
2006an bertan Batasunak negoziazio prozesurako Negoziazio Taldeko kide izendatu zuen. Denbora horretan hainbat elkarrizketa egin zituen PSE-EE eta EAJko kideekin. ETAren su-etena bukatu orduko espetxeratua izan zen Espaniako erregearen aurkako hitzak eta Argala etakidearen aldeko hitzak esateagatik.
2007ko ekainaren 8an berriz atxilotu zuten, Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argalaren omenaldi batean parte hartzeagatik, espetxe zigorra betetzeko[1]. Hamabost hilabete kartzelan eman ondoren, 2008ko abuztuaren 30ean irten zen Martuteneko espetxetik[2].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ El Estado español encarcela al principal interlocutor político de la izquierda abertzale Gara, 2007ko ekainaren 9a
- ↑ Otegi abandona la prisión de Martutene dispuesto a seguir trabajando por "un escenario de paz y democracia" Gara, 2008ko abuztuaren 30a

