Arnas aparatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1. Altzo frontala 2. Altzo esfenoidala 3. Sudur hobiak 4. Sudur bestibuluak 5. Aho barrunbea 6. Faringea 7. Epiglotisa 8. Ahots tolesturak 9. Tiroide kartilagoa . Krikoide kartilagoa 10. Apexa 11. Zintzurrestea 12. Goiko lobulua 13. Adar lobarra (edo lobuluko adarra) 14. Eskuineko goikoa 15. Eskuineko erdikoa 16. Eskuineko behekoa 17. Erdiko arteka 18. Arteka zeiharra edo laprana 19. Erdiko lobulua 20. Beheko lobulua 21. Diafragma 22. Beheko lobulua 23. Birikako lingula 24. Koska kardiakoa 25. Arteka zeiharra

Arnas aparatua gorputzak behar duen oxigenoa antzemateko eta soberako azido karbonikoa kanporatzeko gizakiak behar duen aparatua da. Birikek eta arnasbideek osatzen dute:

  • arnasbideak: arnas aparatuko atal eroalea da eta bi zatitan banatu ohi da.
a) goi arnasbideak: sudurra, aho barrunbea eta eztarriaz (faringea) osaturik.
b) behe arnasbideak: zintzur-heste edo trakea eta bronkioez osaturik.
  • birikak: gasen elkatrukea gertatzen den arnas atala arnas bronkiolo, albeolo-hoditxo (lat. ductuli alveolares) eta albeoloez osaturik.

Organoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • sudur-bideak: aire sarrera errazten duten bi barrunbeei deritze, euren funtzioa bertan hezetu, iraizi eta berotzea delarik pituitarien bitartez.
  • faringea:airea beheko arnasbideetara bideratzea baimentzen duen mintz ehundura duen muskulu-hodia.

Enbrioi garapen aldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Arnas aparatuaren enbrioi garapena
Giza enbrioi baten birika hastapenen garapena non lobuluak nabarmentzen hasten diren
Birika hastapenak fase garatuago batean

Arnas aparatua aurreko hestearen sabelaldeko hormatik garatzen den eskreszentzia edo hasikina da. Laringe, zintzur-heste, bronkio eta albeoloetako epitelioak endodermoan izango du jatorria, kartilago, muskulu eta konektibo ehunez osaturiko atalak mesodermotik eratorriak direlarik. Garapenaren 4. astean septu edo trenkada trakeoesofagikoak bitan banatzen du aurreko hestea, aurrean birika hastapena eta atzean hestegorria kokatuz. Bi hauen arteko kontaktua 4. eta 6. faringe-arkuetako ehunetik garatutako laringearen bitartez gauzatzen da. Trenkatze ezegoki bat izanez gero esofago edo hestegorriko atresia eta fistula trakeoesofagikoen (GNS:Q39) agerpena gerta liteke.

Birika hastapena bi bronkio nagusi garatzen ditu:

Sasiguruin eta hodixka aroen ostean, bronkiolo kuboideetako zelulak argaldu egiten dira zelula lauak edo zapalak, albeolo-epitelioko I motako zelulak (edo I motako pneumozitoak) sortuz, odol eta linfa kapilarrekin estuki elkarturik edo loturik daudenak.

7. hilabetean, odol eta airearen arteko gas elkartrukea posible da albeolo primitiboan. Jaio aurretik birikak osagai proteiko txikia, muki zerbait eta gai surfaktantea duen likidoz beterik daude. Azken honek fosfolipidozko geruza bat osatuko du albeolo-mintzean. Arnasketa hastean biriketako likidoa xurgatu egiten da surfaktantearen geruza izan ezik, zeinek albeoloen kolapsoa ekidingo duen arnasbeheran aire-odol kapilar interfasean gainazal tentsioa txikiaraziz. Surfaktantearen gabeziak edo gutxiegitasunak ume goiztiarretan jaioberriaren arnas distresaren sindromea (RDS ingelesez) mintz hialinoen gaixotasuna (GNS: P22.0) eragiten du albeolo primitiboaren kolapsoa dela eta. Biriken hazkuntza jaio ostean gehien bat arnas bronkiolo eta albeolo kopuruaren biderkatzea dela eta jazotzen da eta ez albeoloen tamainaren handipenagatik. Gainera jaio osteko aroan, 10 urte izan arte umeen biriketan albeolo berriak sortuko dira.

Orokorki garapen hau 4 alditan banatzen da: [1]

  • sasiguruin aroa (5. - 16. asteak):[2] adarkatzea dela eta arnas hodiek bukaerako bronkioloak [3] osatzen dituzte, baina ez dira ageri arnas bronkioloak ezta albeoloak. Lobulu bakarra aurki daiteke birika hastapen bakoitzean.
  • hodixka aroa (16. - 26. astea):[4] bukaerako bronkiolo bakoitza bi arnas bronkiolo bilakatzen da ondoren 3-6 albeolo hodi[5] garatzeko. Maila histologikoan kuboide epitelioa birikako odol hodietara gerturatu egiten dira.
  • bukaerako sakuluaren aroa (26. astea -jaiotza): [6] bukaerako sakuluak, alegia, albeolo primitiboak izango direnak, kontaktu estua lortzen dute odol eta linfa kapilarren endotelioarekin, kuboide zelulak mehetzean.
  • albeolo aroa (jaiotza - 18 urte): albeolo helduek ondo garaturiko kontaktuak garatzen dituzte kapilarretako endotelio epitelioarekin.

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireztapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Difusioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasen garraioa odolean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aparatu kardiobaskularrarekin lotuta dago, oxigenoaren sarrera eta azido karbonikoaren irteera kudeatzeko.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnasbideak: atal eroaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goitik hasita, hauexek dira arnas aparatuaren atalak:

Birika parenkima: Arnas atala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arnas bronkioloak
  • Hodi edo konduktu albeolarrak

Birika estroma: pleura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odol-hodiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnas gaixotasunen artean hauexek ditugu: Tuberkulosia, bronkitiak eta neumoniak. Neumologoak bereziki arduratzen dira euretaz.

Sortzetiko gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. T. W. Sadler. Langman's Medical Embryology (9th Edition). Chapter 12: Respiratory System. pag. 281
  2. ingelesez: pseudoglandular period
  3. ingelesez: terminal bronchiole
  4. ingelesez: canalicular period
  5. ingelesez: alveolar duct
  6. ingelesez: Terminal sac period

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnas aparatu Aldatu lotura Wikidatan


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Heinz Feneis. Giza anatomiako poltsiko atlasa. 2. Argitalpena (Elhuyar, 1999). ISBN: 978-84-87114-33-5
  • Edurne Ugarte Nuñez. Patologia Orokorra: atal orokorra, arnas aparatua eta zirkulazio-aparatua. (Elhuyar, 2005). ISBN: 84-95338-53-X
  • Don W. Fawcett, Ronald P. Jensh. Histologiaren sintesia. 1. Argitalpena (EHU, 2009). ISBN: 8498601614
  • T. W. Sadler. Langman's Medical Embryology (9th Edition). Chapter 12: Respiratory System
  • Gray: Anatomía para estudiantes. 1. edición (Elsevier, 2005)